Xabier Urtasunen kontzertuak irekiko du Legazpiko Organo Zikloa etzi
Bederatzigarren edizioa da, eta beste bi organo jotzailek parte hartuko dute: Oscar Rodriguezek eta Matias Segrerasek. KOntzertuak datozen hiru igandeetan izango dira, 19:00etan, parrokian.
Legazpiko parrokiko Organo Zikloa igandean hasiko da, Xabier Urtasunen kontzertuarekin. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.
Aurtengoa zikloaren bederatzigarren edizioa da, eta hiru kontzertu izango ditu: igandean, Xabier Urtasun izango da organoa jotzen; hurrengo asteko igandean, hilaren 21ean, Oscar Rodriguez, eta maiatzeko azken igandean, hilaren 28an, Matias Segreras.
Urtasun lehen kontzertuko protagonista nafarra da, eta Baztango Udal Musika Eskolan abiatu zituen musika ikasketak. Organoa jotzen Donostian Loreto Fernandez Imaz eta Esteban Landartekin eta Alemanian Jürgen Essl irakaslearekin ikasi du. Musika alorreko ikasketa gehiago ere baditu, eta gaur Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko organoko irakaslea da.
Organo erromantikoa
Legazpiko organoa Amezua eta CIA enpresak egindakoa da, 1958 eta 1962 artean parrokian egindako obren garaian. Estilo erromantikokoa eta koruko bigarren pisuan kokatuta dago, aldareari begira. Amezua y Cia etxeak egin zuen 550.000 pezetako kostuarekin (3.306 euro). Aurretik zegoen organoaren hainbat pieza berrerabili zituen, besteak beste tutuak, bi hauspo eta pistoiak.
Ondare elementu garrantzitsu eta musika tresna interesgarri gisa dago katalogatuta Donostiako Elizbarrutiko Organo Ondare Zerrendan eta Euskal Herriko organo erromantikoen artean.
Elizako organoa eta musika mota hori ezagutarazteko helburuarekin sortu zuen zikloa 2015ean orduan Legazpiko parrokoa zen Iñigo Mitxelenak. Hura joandakoan, Ainhoa Enatarriaga organo jotzaileak hartu zion erreleboa.
Xabier Urtasun
Xabi Urtasun Eraso, Nafarroako Irurita herrian jaio zen 1993an eta Baztango Udal Musika Eskolan hasi zen musika ikasten. Hainbat instrumentu jotzen ikasi ondoren, garai desberdinetako teklarako musikaz interesatu zen, eta organo espezialitatean prestatzen hasi zen Loreto Fernandez Imaz eta Esteban Landart irakasleekin Donostian, eta Jür gen Essl irakaslearekin Stuttgarten.Azkeneko hiri horretan goi mailako ikasketak amaitu zituen 2021ean, kalfikazio gorenenekin. Gaur egun, Organo Masterra egiten ari da Jürgen Essl irakaslearekin, Stuttgart-eko Hochschule für Musik und Darstellende Kunst izeneko eskolan. Horrez gain, klabezineko goi mailako ikasketak egiten ari da, Jörg Halubek eta Luca Guglielmi-ekin, azken horrekin Bartzelonan.Besteak beste, Joris Verdin, Daniel Roth, Michel Bouvard, Michael Radulescu, Montserrat Torrent, Jeremy Joseph eta Maria Luisa Baldassariren eskola magistralak jaso ditu. Interes bereziarekin ikasi zuen baxu jarraitua, bai organoan bai klabezinean, Loreto Fernandez Imaz, Jörg-Hannes Hahn eta David Fasold irakasleekin. Gainera, Frithjof Smith irakaslearekin Italiako Errenazimenduko kamera musikako eskolak jaso zituen.2019an, hirugarren saria irabazi zuen Joseph Gabler nazioarteko Senhausen lehiaketan (Alemania).Kontzertuak eman ditu bakarlari gisa Espainian, Frantzian, Alemanian eta Portugalen, eta organista eta klabezin jotzaile gisa parte hartu du hainbat formaziorekin, hala nola Orchestre Symphonique du Pays Basque, EHUko abesbatza, Bach Collegium Barcelona eta Rutesheimer Kammerochester-ekin. 2021ean, Olivier Messiaen obra integralaren grabazioan parte hartu zuen, Toulgo katedralaren 800 urteak ospatzeko (Frantzia).Musikako goi-mailako ikasketak ere egin ditu, pedagogia espezialitatean, Musikenen –Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian–. Pianoa ikasi du Ana Garcia Urcola andrearekin, eta Kodály metodologian espezializatu da Kodály Argentina Elkartean.Era berean, Musika Ikerketako Masterra lortu zuen Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. Gaur egun, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko organoko irakaslea da.EGITARAUA:– Vincent Lübeck (1654-1740)- Preludio en Mi mayor– Dietrich Buxtehude (1637-1707)- Chacona en mi menor– Niels Gade (1817-1890)- Tres piezas para órgano op. 22I-ModeratoII-Allegretto– Jesús Guridi (1886-1961)- Variaciones sobre un tema vasco– Maurice Duruflé (1902-1986)- Coral variado sobre el Veni Creator op. 4– Jehan Alain (1911-1940)- Le jardin suspendu JA 71– Jacques Charpentier (1933-2017)- L’Ange a la trompette