Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gipuzkoako Batzar Nagusietako kideak ere hautatuko dira igandean

Goierri
Politika

Guztira 51 batzarkide daude. Lurraldea lau hauteskunde barrutietan dago banatuta, eta Goierriko udalerriak Orian daude. Oria barrutiari bederatzi batzarkide dagozkio

2023/05/26
Tere Madinabeitia

Udal eta foru hauteskundeen eguna iristear da, eta udaletako agintariak aukeratzeko prest dauden bezala, goierritarrek Batzar Nagusietarako batzarkideetan eta Ahaldun Nagusian ere jarrita dute arreta. Igandean izango da hauteskunde baterako zein besterako hitzordua.

Foru hauteskundeetan Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatzen dituzten 51 batzarkideak aukeratuko dituzte gipuzkoarrek, bakoitzak bere hauteskunde barrutirako hautagaiei botoa emanda. Lau hauteskunde barrutitan dago banatuta Gipuzkoa, eta Goierriko 22 herritarrei Oria barrutia dagokie, bederatzi batzarkideekin.

Duela lau urteko hauteskundeetan honela banatu ziren Oria barrutiko bederatzi hautagaiak: EH Bilduk lau, EAJk beste lau eta PSE-EEk bat. EH Bildurena izan zen hautagaitza bozkatuena 26.405 botorekin, eta EAJ oso gertu geratu zen, 26.104 botorekin. PSE-EEk 8.625 boto jaso zituen. Goierriko herritarrek emandako botoei erreparatuz, EAJ izan zen bozkatuena (14.733), EH Bildu bigarrena (13.013), eta PSE-EE hirugarrena.

Gipuzkoa osoa kontuan hartuta, berriz, EAJk 20 batzarkide izan ditu azken legegintzaldi honetan, EH Bilduk 17, PSEk 9, Podemosek 4 eta PPk 1.

Oraingoan ere, alderdi horiek dira hain justu Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagai printzipalak.

Bi goierritar, zerrendaburu

Goierritarrek zazpi hautagaitza dituzte aukeran Oria barrutian: Olatz Peron buru duen EAJ, Laida Begiristainek gidatzen duen EH Bildu, Jose Ignacio Asensioren PSE-EE, Jose Luis Arrueren PP, Mila Sukiak lideratzen duen Elkarrekin Podemos koalizioa, Rosa Maria Garcia buru duen Aulki Zuriak eta Miren Josune Sukiaren Stop. Guztira 57 hautagai dira.

Hautagai horien artean hainbat goierritar daude, hurrenez hurren EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko buru diren Begiristain lazkaotarretik eta Sukia ordiziarretik hasita. Bestalde, EH Bilduko bigarren postuan Jon Altolagirre urretxuarra doa, eta hirugarrenean Zelai Amenabarro legorretarra. Sozialisten zerrendan Rosa Maiza zumarragarra dago bigarren postuan, eta hirugarrenen Ignacio Dubreuil ordiziarra. EAJrenean, berriz, Koldobike Olabide legazpiarra da bigarrena. Elkarrekin Podemosen Aitzol Zunzunegi bigarrena eta Maria Jose Arruabarrena hirugarrena ordiziarrak dira.

Goierritarren artean aurten ez da izango azken zortzi urteetan Ahaldun Nagusia izan den Markel Olano beasaindarra. Lehen lerroan ez, baina aurrerantzean politikan jarraituko duela iragarri du, EAJrekin duen konpromiso politikoari Gipuzko Buru Batzarraren bidez eutsiz.

Ahaldungai nagusiak

Eider Mendoza hondarribitarra da EAJren ahaldungaia. Enpresa sarea babestu eta kalitatezko enplegua sustatzeko ekonomia, pertsona erdigunean jartzen duten gizarte politikak, demokrazia eta lankidetzazko gobernantza, lurralde oreka berdea eta kultur sortzaileen lana dira bere programaren lerroak.

Maddalen Iriarte donostiarra da EH Bilduren ahaldungaia. Ekonomiaren sustapenean, gizarte politiketan, energia trantsizioan, mugikortasunean eta zerga politikan jarri du fokua.

Podemos-IUren ahaldungaia Miren Etxebeste irundarra da. «Gipuzkoa eraldatu» nahi du, «inbertsioak nola banatu, fokoa non jarri, ingurumena nola zaindu… demokratizatuta».

PSEren ahaldungai Ignacio Asensio tolosarrak gizarte politikan, ekonomia eta enpleguan, jasangarritasun eta mugikortasunean, kultura eta gobernantzan eta funtzio publikoan bildu ditu proposamenak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut