Alaitasuna errondailak Legazpiko eta Zumarragako adinduen egoitzetan joko du
Gabonak inguratzean urtero egiten dituen emanaldiak dira. Legazpin Gizarte Zentroan ere joko du igande honetan.
Alaitasuna errondailak hiru emanaldi ditu programatuta datozen asteburuetarako, bi Legazpin eta bat Zumarragan, eta adineko jendeari zuzendutakoak dira batez ere. Urtero Gabonak inguratzen direnean egiten dituen kontzertuak dira.
Lehen bi hitzorduak igande honetan izango dira, hilak 17. Santikutz egoitzan joko dute lehenik, 16:30ean, eta 19:00etan gero, Gizarte Zentroan.
Hurrengo emanaldia Zumarragako Argixao adinekoen egoitzan izango da, hilaren 30ean, igandea, 16:30ean.