
Ordizian herria azoka bilakatu dute gabonetako azoka bereziarekin. Jende ugari ibili da goiz osoan zehar postuz postu. Horrez gain, urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei omenaldia egin diete.

Iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Goierrira. Hainbat plaza bete dituzte haurrez, ilusioz eta irribarrez gaur goizean. Arratsaldean ere beste zenbait tokitan izango dira.

Gabon-kantez jantzi da Goierri abenduaren 24 goizean. Hainbat eta hainbat izan dira etxez etxe eta baserriz baserri kantuan atera direnak.

EAJk eta PSEk alde bozkatu dute, eta EH Bilduk eta Legazpiko Berdeek abstentzioa eman diote gobernu taldearen proposamenari.

Libururako elkarrizketatu dituen artean, Zumarragako Trikitixako Migel Urteaga dago

Tokiko merkataritza indartzeko helburuarekin, Gabonetako erakusleihoen lehiaketa, saskien zozketak, erosketa bonuak, opariak, poltsa berrerabilgarrien banaketa, eta aurten erretiratu diren merkatariei omenaldia egingo dute, Udalaren babesarekin. Haurrentzako jolas parkea abenduaren 27an eta 28an izango da.

Goierrin zazpi San Silvestre lasterketa jokatuko dira Urtezahar egunean, irabazleentzat sari handiak eskainiz. Beasainen eta Zegaman, sona handiko probetarako dortsalak zozkatuko dituzte gainera.


Eguberri giroko etorrera eta kantu eskeez gain, kultur eta aisialdi agenda betea izango da Goierriko herrietan Urteberri egunera bitarte. Kontsultatu agenda albiste barruan.

Lurzoru publikoan zegoen kokatuta. Eremu horretan dauden gainerako txabolak ere botako dituzte. Herritar guztien erabilerarako gune bat sortu nahi dute bertan.

Goiztiri euskaltegiko ikasleek gustura hartu dute Eguberrietako oporraldia. Alboka jotzera ere ausartu dira.