2023/12

Gabon Azoka egin zuten igandean lehen aldiz Araman

Plazan elkartu ziren 11:00etatik 14:00etara bertako zein beste herri batzuetako ekoizleak. Herritar ugari gerturatu ziren azokara.

Irati Atxa zegamarra eta Iban Leanizbarrutia garaile Sonserranoko rallysprintean

Sailkapen orokorrean Ikullu Racing taldeko Xabier eta Egoitz Mujika urretxuarrek lehen postua eskuratu zuten; Atxa kopilotua seigarren postuan geratu zen.

Euskal Herriko 25. Txistor Lehiaketa jokatuko da bihar Ordizian

Berrogeita hamar bat ekoizlek parte hartuko dute, gehienak gipuzkoarrak. 10:00etatik aurrera izango da, udaletxeko arkupetan. Iaz, Haritz Arteaga añorgarrak irabazi zuen.

Ostiraleko magia galarako sarrerak salgai daude Interneten

Latxartegin izango da, 19:00etan, eta Eneko Gutierrez, Fernando de Rozas, Potx, Maria Arandia eta Peio Rivas magoek parte hartuko dute. Leihatilan ere jarriko dira salgai ostiralean bertan 18:00etan, geratzen badira.

Perratokia berriz muntatzen

Zaldibiako kalean duela hamalau urtera arte egon zen perratoki zaharra berreskuratu, eta muntatzen ari da herritar talde bat. Udal biltegian piezaka jasota zegoen, jatorrizko lekutik, Ermentari etxetik, 2009an jaso zenetik.

Aimar Maiz

Hemezortzi beasaindarri aitortza egin die odol emaileen elkarteak

Dominak jaso dituzte 25, 50 eta 75 odol emate egiteagatik.

GORKA URTEAGA. ZERAINGO ALKATEA

«Guztiok jarri beharra daukagu gure hazia bizikidetzaren bueltan»

Aurretik herrigintzan aritua den arren, lehenengoz egin du salto politikagintzara Gorka Urteagak (Beasain, 1984). Maiatzaz geroztik, Zeraingo alkate berria da. Ikasteko gogoz ekin dio lanari.

Josune Zarandona

Atzoko Egialderen historia bildu dute liburuan Felix Ibargutxik eta Eva Aztiriak

Burdinola elkarteak sustatu du lanaren argitalpena, eta larunbatean aurkeztu zuten publikoz goraino bete zen Latxartegi aretoan. 2024an, Kale Zaharrari buruzko liburua argitaratuko dute.

Nerabeentzako zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako

Gaur arratsaldean eman behar dute izena gazteek, Gazte-txokoan. Zerbitzuak 20 urte beteko ditu urtarrilean.

AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Asteburu bete-betea dator Eguberri aurrekoa. Kultur eta gizarte arloko azokak ugari, kontzertuak non-nahi, Goierriko bertsolariak Idiazabalen, pailazoen urteroko saioa Ordizian, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza

'Atzoko Egialde' liburua aurkeztuko dute bihar Latxartegin

Felix Ibargutxi eta Eva Aztiria dira egileak. Aurkezpenaren ondoren, liburua erosteko aukera izango da.

Mendi Federazioaren lizentziak tramitatuko dituzte Izadi Zaleak elkartean

Hurrengo asteko asteartean eta ostegunean bertan izango dira mendi elkarteko kideak, federatu txartela tramitatzen laguntzeko., 18:30etik 19:30era. Urtarrilaren 1erako txartela izateko, tramitea egiteko azken eguna hilaren 21a izango da.

Legazpiko Katxalin elkarteak elkartasun salmenta egingo du bihar eliza atarian

Bularreko minbiziaren inguruko sentsibilizazio ekintzak egiteko erabiliko biltzen den diruaren zati bat, eta bestea ikerketara bideratuko da. Legazpiko Katxalinek Betieder zentroaren dohaintza bat jaso du.

Goierri Moherri seigarren estatuko diru bilketa sailkapenean

5.945 euro bildu dituzte azaroan egindako ekintza ezberdinen bidez eta herritarren dohaintzen bidez. Barrabiletako eta prostatako minbizien ikerketara bideratuko dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa