Legazpiko Bikuña kiroldegiak Strong by zumba eta K-Strech zer diren erakutsi nahi die herritarrei
Bi kirol modalitate horiekin saio irekiak egingo ditu datorren astean. Parte hartzeko izena eman behar da.
Bikuña kiroldegiaren sarrera. ARGAZKIA: Tere Madinabeitia Legazpiko Bikuña kiroldegiak ate irekien jardunaldiak egingo ditu datorren astean, Strong by zumba eta K-Strech kirol modalitateak gehiago ezagutarazteko.
Strong by zumba saio irekia hilaren 25ean da, osteguna, 15:00etan, eta K-Strech hilaren 22an, astelehena, 19:15ean eta hilaren 25ean, 20:15ean. Izena emateko harrera@legazpiko-kiroldegia.info helbidera mezu bat bidali daiteke, edo 943 73 12 43 telefono zenbakira deitu.
Strong by zumba
Urtarrilak 25: 15.00etan
K-Strech
Urtarrilak 22: 19.15etan
Urtarrilak 25: 20.15etan













