Iñaki Zabaleta margolari idiazabaldarraren lanak ikusgai daude Legazpin

Erakusketa Kultur Etxean dago, eta hilaren 26ra arte egongo da zabalik, arratsaldeetan.

Iñaki Zabaleta, Idiazabalen iaz egindako erakusketan.Josune Zarandona

Iñaki Zabaleta Sanpedro margolari idiazabaldarraren lanak ikusgai daude Legazpiko Kultur Etxean. Hilaren 26ra arte egongo da irekita erakusketa.

Idiazabalgo margolaria 2006an hasi zen margotzen, eta Jokin Telleriaren eskutik klaseak hartu zituen Beasainen.  Gaur egun, Beasaingo Bear marrazketa eta pintura zaletuen elkarteko kidea da. Estilo inpresionista lantzen du, eta kolore asko erabiltzen du.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa