
Daniela Oemusek (Jena, Alemania, 1989) ondo gogoan du iazko lasterketa: ez soilik irabazi egin zuelako, bizitako guztiagatik. «Berriro esperimentatu nahi dut», nabarmendu du.

Zegama-Aizkorriren lorratz ekologikoa ahalik eta txikiena izateko helburuarekin hogei bat boluntariok ibilbideko 42 kilometroak goitik behera garbitzen dituzte. Aurretiazko lanek ondorenak bezainbesteko garrantzia dutela sinistuta, prebentzio-lanak ere egiten dituzte.

Lide Urrestarazu eta Adur Mujika ordiziarrek lehen aldiz parte hartuko dute maratoian. Martin Diez segurarra bosgarrenaren bila doa, eta Jose Luis Perez 'Kalderete' zegamarrak zikloa itxi nahi du. Nahi eta helburu ezberdinak dituzte.

VII. Zortzikoa osatuko dute 70 dantzarik eta 15 txistularik, bihar, 19:00etatik aurrera. Lazkaoko Oin Arin dantza taldekoak gonbidatu dituzte. Igandeko Dantzari Txikia, zortzi talderekin.

Sergio Sedanok ez du bizimodu lasaia izan orain arte, eta makina bat oztopori egin behar izan dio aurre, Legazpin bertan eta Legazpitik kanpo. Azken hilabeteetan egonkortasunaren aldeko apustua egin du.

Haur eta nerabeen artean lehen mugikorra izateko adinak eta pantailen «gehiegizko» erabilpenak kezkatuta hausnarketarako taldeak sortu dituzte Goierriko hamar herritan Altxa Burua izenarekin.

Aritz Egeak (Urretxu, 1984) lau orduren bueltan egin nahi ditu 42,195 kilometroak. Halere, lasterketa azkarra aurreikusi du eta aurreko postuak garesti egongo direla uste du. Errekorra egiteko aukera dagoela dio.