
200 biztanle eta bost trikitilari ditu Aramak. Horietako bat da Iker Irribarria.

Haur abenturazaleen jakin-mina asetzeko bidaia-egunerokoak argitaratu ditu Ane Irisarrik (Beasain, 1987). Europako herrialdeei buruzko ikaskuntza bultzatzeko ariketa dibertigarriak bildu ditu.

Kulturarteko Festaren seigarren edizioa egingo dute igandean. Gastroazoka, dantzak eta musika dira festaren muina. Berjaldegi auzoko bizilagunek auzoko jaia antolatu dute bigarrenez.

Maiatzaren 4an Ordiziako plazan egindako artisau garagardo dastaketan zozketatu zuten garagardoz osatutako saskia. 750 zenbakidun txartela izan zen irabazlea.