Aurten, lehen aldiz, bi irabazle izan ditu jokoak. Akka izan da lehena parte hartzen, eta minutu bat baino gutxiago behar izan ditu oilarrarengana irsiteko. Udaltzainburuak jokoarekin jarraitzea erabaki du, eta ondoren izena emanda zeuden gaztetxoei parte hartzeko aukera eman die. El Boukili hamabigarren partaidea zen.
Hurrengo asterako 'Bizimoduak' jarduera antolatu du Igartubeitirekin eta Urola Garaia Truismoarekin batera, garai bateko baserriko bizimodua eta aiton-amonen eskola ezagutzera emateko, baina toki guztiak beteta daude. Txillida Lantokian arte saioak eta Igaralden ogia egiteko aukera ere izango dira. Gainera, Mirandaola burdinola martxan jarriko da igandeetan, eta Txillidari buruzko erakusketa ere jarriko da ikusgai.
Gabirian ospatuko dute eskualdeko seigarren topaketa. Landaren ‘Krokodiloa ohe azpian’ eleberria landuko dute elkarrekin. Zortzi herritako 50 bat irakurle elkartuko dira, arratsaldean, herriko plazan.
ADIFekin 150 milio eurotik gorako kontratua sinatu du, eta lehen aldiz lortu du halako bat Erresuma Batuan.
Nafarroako Etorbidea kalearen amaieratik kiroldegira arteko kale argiteria aldatu dute, 245 argi-unitate berri jarriz.
Errepideko seinaleztapen bertikalak aldatzea izan dira azkeneko lanak. Ezkio eta Zumarraga arteko zatia egitea falta da bidegorri sarea guztiz osatzeko.
Energia Festa egin dute gaur Areizaga-Kalebarrenen, Uggasa garapen agentziak antolatuta.
Bihar arratsaldean hasiko dira festak, eta igandeko su artifizialak itzaltzean amaituko dira. Auzoko eta herri osoko kirolariak eta musikariak izango dira gonbidatuen artean.
Bihar, 18:30ean, umeen emanaldia egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian, eta larunbatean 12:00etan helduena.
Igandean, 12:00etan hasita izango da, Igartzan.
Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekua, berriz, ekainaren 15ean irekiko dute.
Maiatzaren 29an egin zen bilketa. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Ordizian egindako urteko diru-bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
Adin guztietako jendeari zuzenduta daude, eta ekainean eta uztailean zehar eman dira.
Bertan utzitako belarrak behar bezala bildu ahal izateko, udaletxera deituz abisatu beharko da.
Nahiz eta atzerrian bizi, familiek aukera izango dute haurrari zapi urdina jartzeko. Datuak bidali behar dituzte udaletxera. Ordizian bizi direnei ekintzarako gonbidapena aurrerago bidaliko diete etxebizitzetara.