Goierriko ekoizleen mapa berria
Goiturren ekimenez, eta Biziola Kooperatiba eta Goimen Elkartearekin lankidetzan, Goierriko lehen mapa gastronomikoa argitaratu dute, eskualdeko ekoizleen mapa. Goierriko mapa gastronomiko berria Biziola, Kixkurgune eta eskualdeko turismo bulego guztietan eskuratu daiteke.
Goiturren ekimenez, eta Biziola Kooperatiba eta Goimen Elkartearekin lankidetzan, Goierriko lehen mapa gastronomikoa argitaratu dute, eskualdeko ekoizleen mapa. Bi helburu bete nahi dituzte maparekin. Batetik, “eskualdeko jatetxe eta biztanleei beraien inguruan dituzten ekoizleen berri ematea, eta kanpotik datozen bisitari eta turistari zuzendua, hau da, beraien egonaldiaren ondoren, Goierriko produktu gastronomikoak non lortu ditzaketen adieraztea”.
Mapa gastronomikoan ondorengo produktu hauek nabarmendu dituzte: gazta, esnekiak, eztia, sagardoa eta eratorriak, haragia, txakolina, garagardoa, ogia, barazkiak eta baserriko produktuak. Ekoizleak izendatzeko orduan bi irizpide erabili dituzte: “Biziola Kooperatiban eta Zaldibiako Kixkurgune dendan eskuragai egotea, edo ekoizleek salmenta zuzena egitea”.
Bi aldeko mapa
Maparen alde batean ekoizleen zerrenda azaltzen da, Goierri eskualdeko mapan duten kokapenarekin batera, eta maparen atzealdean, Goierriko produktu gastronomiko desberdinak aurki daitezkeen lekuak aipatzen dira: Biziola, Kixkurgune, Beasain, Lazkao eta Ordiziako azokak, produktuak saltzen dituzten Goierriko turismo bulegoak, eta Idiazabal eta Ordiziako nekazarien kooperatibak.
Goierriko mapa gastronomiko berria Biziola, Kixkurgune eta eskualdeko turismo bulego guztietan eskuratu daiteke.