
Movistar taldearen maillotarekin jokatu duen azken lasterketa izan da Italiakoa. Neilson Powless estatubatuarra izan da azkarrena eta Corbin Strongek egin du bigarren.

Hurrengo eguneko GOIERRIKO HITZA bezperako 20:00etarako bukatuta egoten da. Orduan hasten dira errotatibak martxan. Inprentako kideen ardura da egunkariak inprimatzea.

Baserritarren egunaren harira, Domingo Goiburu artzain idiazabaldarrari buruzko erakusketa antolatu dute Idiazabalen. Gaur zabalduko dute udaletxeko areto nagusian, 18:00etan.

Kontsumo ohituren aldaketak medio, Alex Albisuak eta Irene Bernabek Alex Kirolak denda itxi behar dute. Alex Kirolak Albisuaren gurasoek ireki zuten, duela ia 50 urte, Zumarragako Soraluze kalean. Zumarraga eta Urretxuko kirol denda beteranoena da eta albisteak herritarrak penatu ditu.

Itsasondon txalaparta ikasten aritu dira dozena bat inguru herritar hainbat astetan. Jaien hasieran egin zuten erakustaldia, binaka aritu ordez, taldean arituta. Dena den, oraingoz, ez du jarraipenik izango.
