Azaroaren 25a iruditan
San Blas jaiak

Haur danborradan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute

Idiazabalgo haurren danborrada San Blas jaietan, artxiboko irudi batean. Maider Insausti

Hilabete eskas falta da Idiazabalen San Blas jaiei ongietorria egiteko. Ohi bezala, jaietako lehendabiziko asteburuan egingo da haurren danborrada —aurten urtarrilaren 26arekin— eta eguna iristerako dena prest egon dadin, entseguetarako datak zehaztu dituzte dagoeneko; urtarrilaren 11n eta 18an izango dira, Igarondo pilotalekuan.

Entseguetarako datak zabaltzearekin batera, danborradan parte hartzeko izen ematea ere ireki du udalak. Izena online eman daiteke Idiazabalgo Udalaren web gunean sartuta. Entsegu egunetan ere eman ahal izango da izena bertan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa