Legorretako euskararen egoera aztertzeko galdetegia
Maiatzaren 9ra arteko epea dago galdetegia erantzuteko. Maiatzaren 20an parte hartze saioa egingo dute.

Herriko euskararen egoeraren diagnostikoa eta datozen hamar urteotarako erronkak aztertzeko ariketa egingo dute Legorretan, UEMArekin elkarlanean. Horretarako, herritarren ikuspegia ezagutzeko galdetegi bat erantzuteko eskatu diete legorretarrei. Internet bidez edo paperean, udal liburutegian erantzun daiteke galdetegia. Maiatzaren 9ra arteko epea dago.
Bestalde, maiatzaren 20an, 17:30ean, udaletxeko aretoan parte hartze saio bat egingo dute. Udalak jakinarazi duenez, saio horrek bi zati izango ditu: lehenengo zatian, galdetegiaren emaitzak, herriko datuak eta Euskal Herriko egoeraren irakurketa egingo dugu; bigarren zatian, berriz, herriko erronkei erantzuteko egin daitezkeenak pentsatuko ditugu denon artean.