34. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa abian da
Uztailaren 1era arteko epea dago Ordiziako Argi Berri elkartera bertsopaperak bidaltzeko. Sari banaketa irailaren 14an egingo da.

Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatu du 34. Lazkao Tixki bertsopaper lehiaketa. Ohi bezala, hiru mailatan banatu dute lehia.
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2025ean 14 betetzen ez dituztenentzat). Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake, gutxienez bi eta gehienez lau bertso, neurri eta doinu librean. Gaia ondorengoa da: Euskaraldia, elkar mugituz egingo dugu.
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2025ean gutxiez 14 urte eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat). Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake, gutxienez zortzi eta gehienez hamabi, neurri eta doinu librean.
- Helduen maila: 2006an edo aurretik jaiotakoentzat. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake, gutxienez zortzi eta gehienez hamabi, neurri eta doinu librean.
Epea
Lanak uztailaren 1erako bidali beharko dira e-postaz (bertsoakargiberri@gmail.com).
Sariak
Sari banaketa ekitaldia irailaren 14an egingo da, Euskal Jaien barruan. Garaileek Txiki-a bana jasotzeaz gain, jasoko dituzten diru sariak ondorengoak dira:
- Gaztetxoen mailan: 200, 100 eta 50 euro.
- Gazteen mailan: 300, 200 eta 100 euro.
- Helduen mailan: 500, 400 eta 300 euro.