Legorretan gaur hasiko dira Euskaraldiko txapak banatzen
Datorren astean, liburutegian ere izango da jasotzeko aukera.

Gaur, 19:00etan, Legorretako plazan Euskaraldiko txapak banatzen hasiko dira. Datorren astean, liburutegian ere izango da jasotzeko aukera.
Ekitaldiei dagokienean, ondorengo egitaraua antolatu dute.
- Maiatzak 15: Arratsaldez, Euskaraldiaren hasiera, plazan: Euskaraldiko murala margoztea, abestia, koreografia.
- Maiatzak 16: Denontzako jokoak: karaokea, partxisa, toka, kartak… Gazte Asanbladaren eskutik.
- Maiatzak 20: Parte hartze saioa, Uemaren eskutik: ‘Zein da euskararen egoera Legorretan? Zer gehiago egin dezakegu?’.
- Maiatzak 25: Euskaraldiaren bukaera festa arratsaldez: musika, koreografia, testu irakurketa… eta gehiago.