Irrintzik larrain dantza ikastaroa antolatu du
Irrintzi dantza taldeak larrain dantza ikastaroa antolatu du, Zumarragako jaiei begira. Ekainaren 5ean hasiko da eta ekainaren 26an bukatu. Ostegunero elkartuko dira, 18:30etik 19:30era. Ikastaroa non egingo den aurrerago zehaztuko dute. Izena emateko irrintzidantzataldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da, izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin.









