Legorretan Euskaraldiko amaierako ekitaldia egin dute
Lorea Agirrek azkeneko Korrikaren amaierarako idatzitako testua irakurri dute Guraso Elkarteak, Batukadak, Gazte Asanbladak, Eleguneak, Legoreggaek, Aldapa Haundik, Irrintzi Alaik, Elekun abesbatzak, Jubilatuen Elkarteak eta Pikuk.

IV. Euskaraldiaren amaierako ekitaldia egin zuten atzo eguerdian Legorretako plazan, Lorea Agirrek azkeneko Korrikaren amaierarako idatzitako testua irakurrita. Txandaka txandaka herri ondorengo eragilek irakurri zuten: Guraso Elkarteak, Batukadak, Gazte Asanbladak, Eleguneak, Legoreggaek, Aldapa Haundik, Irrintzi Alaik, Elekun abesbatzak, Jubilatuen Elkarteak eta Pikuk.