Ordiziako Emotio eta Portugalgo Recardaeseko abesbatzak, elkarrekin
Igandean, 13:30ean kontzertua eskainiko dute Ordiziako parrokian bi abesbatzek elkarrekin.

Igandean, meza nagusiaren ondoren, 13:30ean, Emotio Taldeak senidetasun kontzertua eskainiko du Recardaeseko (Portugal) abesbatzarekin batera, Ordiziako parrokian.
Emotio taldeko neskak 2022. urtean Portugalen izan ziren, Oporto eta Recardaesen bina kontzertu eskainiz. Oraingoan portugaldarrak etorriko dira Ordiziara bisitan. Debero Herrero Emotioko zuzendariak aurreratu duenez, “okasiorako errepertorio erakargarria prestatu” dute.
Kontzertu ondoren Emotio Taldekoekin batera, Tximista sagardotegira bazkaltzera joango dira.