Pantaila akustikoen lanagatik, San Joango lotunea itxita
Ordiziako N-I-422-2-E lotuneari eragingo diote larunbatean lanek.
Ordizian, Buztuntza auzoaren parean, pantailak jartzen ari dira.GFA Zarataren aurkako pantailak jartzeko lanek zirkulazioan eragina izango dute bihar. San Joango N-I-422-2-E lotuneari eragiten dio, eta bertan behera geratuko da Gasteizerako noranzkoan N-I errepidera sartzeko adarra, 08:00etatik 14:00etara.













