Doinua musika eskolako konboen jendaurreko aurkezpena
Karibe Zaharra tabernaren kanpoaldean jo zuten atzo eguerdian, publiko ugari erakarrita. Ikasturtea amaitzeko, oraindik bost kontzertu geratzen dira, baita ostiraleko azken festa ere.

Doinua musika eskolako ikasleek osatutako konboak edo taldeak jendaurrean agertu ziren atzo eguerdian Karibe Zaharra tabernaren ondoan, ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko. Iñigo Caballero irakaslea ondoan zutela, hainbat musikari gaztetxok eta helduk instrumentuak eta mikrofonoak hartu, eta musika saio bikaina eskaini zuten Nafarroa kaleko inguru horretara hurbildutako publikoaren aurrean. Konboen ikasturte amaierako kontzertua izan zen.
Maiatza amaieratik dago murgilduta Doinua ikasturte amaierako emanaldietan, eta oraindik bost geratzen zaizkio udako oporrei heltzeko. Gaur bertan diplomak banaketen kontzertua egingo dute 18:30ean Latxartegin, bihar piano entzunaldia egingo dute Anabelen ikasleek 18:00etan musika eskolako garajean, eta etzi toki eta ordu berean elkartuko dira zeharkako txirulako ikasleak. Ostegunean, berriz, Leirekin pianoa ikasten ari direnen txanda izango da 18;00etan garajean bertan, eta ostiralean, kurtso bukaerako festa ospatuko dute arratsaldez Agirre-Etxeberriko parkean.
Amaitzeko larunbatean ikasle helduek kontzertua egingo dute San Migel elizan 12:00etan, Burdinola elkartearen laguntzarekin.