Legazpiko Udalak herriko mapa eguneratu du
Bertsio berriak 2012koa ordezkatu du. Udalaren webgunean dago eskuragarri, eta Kale Nagusiko informazio pantailaren ondoan ere bai.

Legazpiko Udalak udal mapa eguneratu du, eta 2012tik aldatu gabe zegoena ordezkatu du. Maparen edizio eguneratuak kaleak, zenbakiak eta elementu berriak biltzen ditu.
Mapa eskuragarri dago udalaren www.legazpi.eus webgunean eta Kale Nagusian dagoen informazio-pantailaren ondoan. Datozen egunetan, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), kultur etxean eta Mirandaolako turismo bulegoan ere kontsultatu ahal izango da.