Bizikleta ikastaroak Legorretan
Xendapedalak bizikleta parkean eskainiko dituzte ikastaroak ekainaren 30etik uztailaren 17ra bitartean. Ekainaren 25era arteko epea dago izena emateko.

Legorretako Xendapedalak bizikleta parkean aurten ere ikastaroak eskainiko dituzte udan, ekainaren 30etik uztailaren 17ra bitartean.
- Hastapena (6 urtetik gorakoentzat /20 euro): astearte eta ostegunetan (17:00-18:30).
- XC (10 urtetik gorakoentzat / 20 euro): astearte eta ostegunetan (18:30-20:00).
- Enduro (12 urtetik gorakoentzat / 40euro): astelehen eta asteazkenetan (17:00-20:00).
Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 25a izango da. Legorretarrek lehentasuna izango badute ere, herrikoak ez diren haurrek ere izena emateko aukera izango dute, Legorretako udaletxean edo galdetegia beteta. Ordainketa ES96 2095 5075 13 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakira egin behar da. Izena ematea udaletxean egin ezkero, ordainagiria eskuz entregatu behar da; bestela, bidali kultura@legorreta.eus helbide elektronikora.
Ikastaroa aurrera ateratzeko, maila bakoitzean gutxienez bost pertsonak eman beharko dute izena.