Itsasondoko garagardo azoka prest
Ekainaren 20an, 21ean eta 23an izango da pilotalekuan, 18:00etatik 00:00etara Arbelaitz elkarteak antolatuta. Ekainaren 20an, Alarma Morea musika taldearen kontzertua izango da.

XIII. Garagardo azoka izango da Itsasondon, ekainaren 20an, 21ean eta 23an, Arbelaitz elkarteak antolatuta. Errota pilotalekuko garagardotegian, 18:00etatik 00:00etara bitartean, garagardo desberdin dastatzeko aukera izango da: alemaniarrak, belgiarrak, euskaldunak…
Edanaz gain, jatekoa ere izango da aukeran: besteak beste, ukondoa, saltxitxak eta solomoa.
Astelehenean, dena den, ekainaren 23an, taberna bakarrik egongo da irekita.
Kontzertua
Ekainaren 20an, 19:00etan, Alarma Morea musika taldearen kontzertua izango da, udalak antolatuta.