Legorretako Corpus eguneko lasterketan izena eman daiteke
Larunbatean Corpus Christi eguna ospatuko dute Legorretan. Goizean krosa izango da. Ekainaren 20ra arte Internet bidez eman daiteke izena. Egunean bertan ere eman ahal izango da.

Egun handia dute Legorretan larunbatean, Corpus Christi eguna. Eguna kirola eginez hasiko dute, haurren eta helduen krosa izango baita.
Haurren proba 10:30ean hasiko da eta adinaren araberako distantzia osatu beharko dute korrika.
Helduen krosa ordubete beranduago hasiko da, 11:30ean. 7,5 kilometroko proba da (hiru itzuli). Izen-ematea dohainik da. Ekainaren 20era bitartean, www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke eta egunean bertan, 11:00ak arte, plazan bertan.
Sari banaketa ekitaldiarekin amaituko da goiza.
Iluntzean
Arratsaldean, berriz, 18:00etan, 34. Ardo dastatze txapelketa egingo da. Partaide kopurua 90 lagunera mugatuko da.
18:30etik aurrera, zahagi ardoa jarriko du udalak. Ardoa zein sagardoa eskainiko diete herritarrei eta bisitariei.
19:30ean, usadiozko meriendak egingo dituzte plazan. Eta ondoren, Iraunkorrak txarangarekin kalejira izango da.