Udan azala babesteko jarraibideak, bihar Legazpiko Kultur Etxean
Maialen Aseginolaza Aranak doako saio bat eskainiko du asteazken arratsaldean, herritarrei eguzkiaren onurak eta arriskuak erakusteko.

Uda badator. Azala babesten ikasiko bagenu? izenburupean, hitzaldia egingo du Maialen Aseginolaza Aranak bihar Legazpiko Kultur Etxean, 18:00etan. Eguzkiaren onurez, arriskuez eta babesaren garrantziaz jabetzeko jarraibideak emango ditu bertan.
Doako saioa da, baina izena eman behar da 639 739 467 zenbakira whats app mezu bat bidalita.