Zaporeak elkartearentzat janari bilketa Ordizian
Ekainaren 22an, Ordiziako Otegienea-Majori auzoko San Joan jaietan egingo da.

Zaporeak proiektuarentzako elikagai bilketa egingo dute ekainaren 22an Ordizian, Otegienea-Majori auzoko San Joan jaietan.
Egun osoan, 12:00etatik 20:00etara, makarroiak, arroza, olioa eta atuna edo hegaluzea bilduko dituzte.
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da.
Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dugu harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.