Zurrantegi etxea eraisten ari dira
Duela hilabete bota zuten Mendiaspe baserria bezala, garapen industriala izateko izendatuta dagoen eremu batean dago, eta Urolako Industrialdea S.A. enpresarena da.

Legazpi eta Zumarraga arteko bide ondo-ondoan dagoen Zurrantegi etxea botatzen ari dira, gaur goizean goiz hasita. Duela hilabete eskas eraitsi zuten Mendiaspe baserria bezala, eraikin hau ere garapen industriala izateko izendatuta dagoen eremu batean kokatuta dago, eta Urolako Industrialdea S.A. enpresaren jabetzakoa da.
Eraikinak zuen egoera txarraren aurrean, eraistea erabaki du jabeak. Eraiste lanak interes bereziko izendapena jaso zuten Legazpiko Udalean apirilaren 29ko udalbatzarrean. Izendapen horri esker, Urolako Industrialdea S.A-k hobariak izango ditu obrengatik ordaindu beharreko tasetan.
Gotzon Aranburuk bideoan jaso ditu eraikin honen azken momentuak.