Ikasturte amaierako festa gaur, Aitxuri herri eskolan
Amaitu da ikasturtea eta oporraldi luzearen hasiera ospatzeko festa egingo dute gaur Aitxuri herri eskolako ikasle, irakasle eta komunitatea osatzen duten gurasoek.

Ur jolasekin ekingo diote 17:00etan festari. Buruhandien irteera aurreikusita bazegoen ere, eguraldi iragarpenaren ondorioz, azken orduko aldaketa iragarri dute antolatzaileek. Merienda eskaini diete ikasleei 17:30ean eta gero, 17:45eam LH 6. mailako ikasleen bertso saioa izango da plazan. 18:00etan puzgarriak eta 21:00etan afaria egingo dute guztiak batera.