Harrotasunaren festa ospatuko dute Gaztetxean larunbatean
Gaztetxeak berak, Legazpiko Asanblada Feministak eta Txo!Esna txosna elkarteak antolatu dute. Besteak beste, Odik abeslariaren kontzertua eta DJ Xagardoren emanaldia izango dira.

Legazpin ere izango du oihartzuna larunbateko Sexu Askatasunaren LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunak, eta Legazpiko Asanblada Feministak, Txo!Esna txosna elkarteak eta Gaztetxeak antolatuta, festa ospatuko da Gaztetxean bertan.
Ekitaldiak 15:00etan hasiko dira, bazkariarekin, eta bazkalondoan izango dute jarraipena, 16:30etik aurrera, mojito eta bingo musikatuarekin. Gauean, Odik musikari legazpiarrak Bonjour bere lehen diskoa aurkezteko ikuskizuna eskainiko du, 23:00etan hasita, eta amaieran, 00:30ean, DJ Xagardorekin dantza saioa izango da.