Harrotasunaren Txokoa, Legorretako liburutegian
Bertan, gaiarekin loturiko komikiak, nobelak eta jakintza liburuak aurkituko ditu irakurleak, uztailaren erdira arte.

Larunbateko LGTBIQ+ harrotasunaren egunaren harira, Legorretako udal liburutegian Harrotasunaren Txokoa sortu dute. Bertan, gaiarekin loturiko komikiak, nobelak eta jakintza liburuak aurkituko ditu irakurleak, uztailaren erdira arte. Liburu hauek mailegatzeko aukera izango dute erabiltzaileek.