Mirari Arruizek irabazi du Ilintiren azken saria
Abanikoen jokoarekin 300 euro irabazi ditu. Sei dendatan banatutako abaniko kopurua 894 zen.

Ilintiren merkatari elkartearen abanikoen jokoak edo porrak badu irabazlea: Mirari Arruiz. Legazpiar honek 300 euro irabazi ditu, eta gaur bertan jaso du saria M&N ile apaindegian, bertan eman ziotelako jokorako txartela.
Alkain, Maitia, Ibargutxi, Lanbroa, Xaloa eta Laga saltokietako erakusleihoetan banatuta zeuden abanikoak zenbatu eta guztien batuketa asmatu behar zen. Guztira 894 abaniko zeuden, eta bi partaidek asmatu zuten kopuru zehatza. Baina jokoaren baldintzetan ezarrita zegoen moduan, bi asmatzaileen artean zozketa egin dute eta Arruiz suertatu da irabazlea.
Guztira 1.936 partaidetza izan dira Ilintiren azken porran.
Ilintik amaitu berri du jarduera hau, baina hurrengoan lanean ari da dagoeneko, Datorren asteartean, uztailak 1, Erosi & Irabazi eguna ospatuko du.