Legazpi Musika Bandaren udazkeneko kontzertua, aurten bertsolariekin eta trikitilariekin
Azaroan Musika zikloa hasiera emanez, urriaren 19an izango da. Bertso Olariak Elkartearen 25. Urteurrena dela eta prestatu dute kontzertu berezi hau Bertso Band izenburuarekin.
Legazpi Musika Banda iazko Santa Zezilia kontzertuan.Tere Madinabeitia Legazpi Musika Bandak, Amets Arzallus eta Maialen Arzallus bertsolariak eta Elustondo anai-arreba trikitilariek Bertso Band ikuskizuna prestatu dute urriaren 19rako. Bandaren udazkeneko urteroko kontzertua, baina kutsu berezia izango du aurten, Legazpiko Bertso Olariak Elkartearen 25. urteurrenarekin bat egingo duelako.
Bertso Band kontzertua 12:30ean izango da, Latxartegi Aretoan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira Kultur Etxean, urriaren 13tik 17ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 20:00etara. Gehienez lau gonbidapen jaso ahal izango dira batera.
Guztiak agortuko ez balira, urriaren 19an bertan 12:00etan eskuratu ahal izango dira Latxartegiko sarreran bertan, ordu horretan irekiko baitira aretoko ateak eta kontzertua hasten denean itxi.
Kontzertu honek aurtengo Azaroan Musika zikloa irekiko du.












