
Data zehatzik ez badago ere, aurten jartzea espero dute. Kutxazain automatikoa udaletxearen ondoan kokatuko dute.

Maria Jesus Asurmendi zumarragarrak ‘Hiru bazter, zirrara bakarra’ erakusketa inauguratuko du gaur 19:00etan, Barrenan. Zumarragarrak lehen aldiz erakutsiko ditu publikoan akuarela-collage lanak.

Beste hamar tren hornituko dizkio SNCF Voyageurs-i, Akitania Berrirako. 80 milioi euroko kontratua da eta CAF-Alstom kontsortzioaren barruan kokatzen da.

50 bat lagun elkartuko dira larunbateko herri bazkarian. Igandeko ekitaldi nagusia Garingo XII. Mendi Lasterketa izango da.

Berritasun gehiago ere izan dira gaurkoan, horien artean ardi gaztanbera eta arbi beltza.

Santa Marina bidearen ingurunea ere leheneratu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak. Bi hiri-sarbide degradatu ingurumenaren aldetik berreskuratzeko prozesuak 41.500 euroko aurrekontua izan du.

Bikote irabazleak 3.000 euro eta txapelak jasoko ditu 47. Ordiziako mus txapelketa famatuan.

Baiko Pilotan arituko da datozen bi urteetan. Etorkizun handiko pilotaria dela ziurtatu du Aimar Olaizolak.

Urtarrilaren 17an, bi saio eskainiko dituzte, 16:30ean eta 18:30ean. 12 euro balio du sarrerak.

Urtarrilaren 10etik aurrera, larunbat eta igandeetan egongo da zabalik 16:00etatik 19:30era, Barrenako bigarren solairuan, Bertso Eskola gelan kokatzen den Haur Txokoa.

Maiatzeko eta Agorreko jaietarako diseinu bakarra aukeratuko da. Lanak aurkezteko epea hilaren 23an amaituko da.

Euskaraz da 'Escape room', zikloko lehena. Ostiralean Beasaingo Usurbe antzokian izango da, 20:30ean.

Ordizian Arboledan elkartuko dira, 17:30ean, eta Legazpin Paso Txominen, 19:30ean.

Kontzertua urtarrilaren 9an, 22:30ean, Herri Antzokian izango da. Jubilatuenean eros daitezke sarrerak.

Majori Kiroldegian jarriko dute urtarrilaren 3an eta 4an goiz eta arratsaldez, eta urtarrilaren 5ean goizez.

Urtarrileko lehenengo hamabostaldian zegamarrek izango dute txabola erabiltzeko aukera eta bigarrenean idiazabaldarrek.
