
Udaberriari begirako barazki landareen eskaintza zabaltzen hasi da, tipula, porru eta tomatearekin. Zuhaitz landareaK saltzen ere hasi dira, SIndikatoan. Gainera, Urretxuko institutuko ZIG gelako ikasleek hileroko hitzordua bete dute.

Larunbatean Ordiziako Makori kiroldegiko igerilekuan, goiz eta arratsalde, lehiatuko dira hamasei taldetako igerilariak.

Gaur goizean hasi dituzte lanak. 2024Ko urtarrilean gertatu zen luiziaren eraginez hartu dute erabakia.

Joera erreakzionarioei aurre egin eta «bereganatu nahi dituzten kaleetan antolatuta» daudela erakusteko, larunbatean mobilizatzera deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak.

Apirilaren 11n Gabirian jokatuko den Osinalde Sariketarako kanporaketetan parte hartuko duten bertsolarien izenak jakinarazi dituzte antolatzaileek. Tartean bi goierritar daude. Berritasunik ere bada, iaz Ordizian egin bezala, Aztiriako kanporaketa eta Osinaldeko finala bertso-bazkaria formatuan jokatuko dira aurten. Zaldibiako gauez jokatuko da.

4.086.719,80 euroko aurrekontua izango du; azken urteetako handiena. Diru partida osoaren erdia baino gehiago bideratuko da inbertsioetara. Martin Aramendi alkatearentzat «nahitaezkoa» da «elkarrekin lanean jarraitzea».

Txorroneatik biribilgunera arteko tartean egingo dituzte, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Azpiegiturak berritzeko ere baliatuko dute. Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan eta autobusen ibilbidean aldaketak izango dira.

Marbialeko eskola politeknikoaren lehenengo eta bigarren faseak amaituta daudela eta hirugarrena 2026-2027 artean egingo dela azaldu diete Herriak Elkarlanean Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideek ikasleei.

Bi urterako kontratua sinatu du Baiko Pilota enpresarekin 20 urteko pilotari ataundarrak. Otsailaren 21ean jokatuko du profesionaletako lehen partida, Azkoitian.

Hilabeteko azken asteazkenero bezala, Ataungo udal liburutegian elkartuko dira, 19:00etan,

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren ekimena da. Zerbitzu bereziak urtarrilaren 30ean eta 31n eskainiko dira.

Gaur gaurkoz herrian errotuta dauden joerak aztertuko dituzte, eta datozen hamar urteetarako erronka eta eginbeharretara begira jarriko dira. Herritar oro gonbidatu dute saio irekira.

Atzo izan zen bisita, aldundiak sustatzen duen 'Zatoz eta zaindu' estrategia turistikoaren harira. Proiektu honek estandarizazio globalaren aurrean, berezi egiten gaituena indartzearen aldeko apustua egiten du.

Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia ariko dira kantari. Txartelak salgai daude.

Mikel Imaz urretxuarrak egindako lana da, eta 'Urola. Camino de hierro y agua' du izenburua. Irudi ugariz lagunduta, ostegunean aurkeztuko du, Kultur Etxean, 19:00etan.

Bilera irekia izango da, 18:00etan, Kultur Etxean. Aroa euskara planaren barruan jasotako erronkei erantzutea izango du helburu.

Elkartasun astean eta abenduko Merkatu Txikian 4.100 euro, eta DBH01eko kamiseten salmentatik 1.000 euro lortu dituzte. Seaskara eta Palestinara bideratuko dute dirua.
