Teresa Toda kazetariarekin afari-solasaldia Legazpin
Lekanazpik antolatuta, elkartean bertan izango da, ostiralean, 20:00etan. Izena eman behar da joateko.
Teresa Toda kazetariarekin afari-solasaldia egingo dute Legazpiko Lekanazpi elkartean, ostiralean, 20:00etan hasita. Afariaren prezioa 20 eurokoa da, eta joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute 611 040 487 zenbakira whatsapp mezua bidalita.
Gertutik bizi izan ditu Euskal Herriko azken hamarkadetako gertakari politiko eta sozial garrantzitsu asko Teresa Todak, tartean Egin egunkariaren itxiera, eta horietaz hitz egin eta hausnartuko du afalostean.
“Kazetari moduan, bereziki ezaguna izan da Egin egunkarian egindako lanagatik, Madrilgo berriemaile gisa, besteak beste Auzitegi Nazionaleko epaiketen kronikak jarraituz. Bere ibilbidean zehar gertutik bizi izan ditu Euskal Herriko azken hamarkadetako gertakari politiko eta sozial garrantzitsu asko”.
Afari-solasaldian, bere bizipenak eta ibilbidea aletuko ditu Todak: kazetaritzaren garai gogorrak, Egin egunkariaren esperientzia, eta ondorengo urteetan bake prozesuarekin lotutako ekimenetan egindako lana. Halaber, gaur egungo begiradatik azken hamarkadetako gertaeren inguruko hausnarketak egiteko aukera izango da.













