Zapia lepoan, legazpiarrak gertu daude bihar hasiko diren Santikutzetarako
Goiz Deia txistulari bandaren pregoiarekin bihar hasita, igandera arte luzatuko dira herriko jai nagusiak. Hurrengo asteburuan, Kapela dantza eta Mirandaola eguna.
Asteburuko Gazte Festek eta Korostiren dantza ekitaldiek giroa berotu ondoren, eta barrakak dagoeneko bertan direla, iritsi dira Santikutzak, Legazpiko jai nagusiak. Bihar hasi eta igandera arte, ekitaldiz beteriko egunak izango dira herrian. Jaiek bigarren txanda bat ere izango dute hurrengo asteburuan, Kapela Dantzarekin eta Mirandaola Egunarekin.
Bihar 19:00etan udaletxeko balkoitik pregoia irakurri eta txupina botako duten Goiz Deia Txistulari Bandaren hitzekin eta doinuekin hasiko dira aurten jaiak, eta lehen txanpa Legazpi Musika Bandak Queen talde ezagunari eskainitako kontzertuarekin amaituko da, igande arratsaldean. Bitartean, ohiko ekitaldiek beteko dute jai egitaraua, haurrei eta helduei zuzendutako musika, bestelako kultur jarduerak, kirola eta tradizioa uztartuz.
Aurten ere Azokan kokatutako txosnaguneak egitarau propioa izango da, eta bertan herriko zein kanpoko hainbat talde arduratuko dira musikaz. Nabarmentzekoa da ostiralean Potato talde mitikoak eskainiko duen kontzertua, eta larunbatean Txegebanda legazpiarren txanda izango dela.
Herriko talde gehiago ere arituko dira jaiak girotzen. Txistulariek, dultzaineroek, abesbatzak, errondailak, txarangak eta musika eskolako ikasleek ez dut hutsik egingo aurten ere. Kanpokoen artean, Jonkass, Akerbeltz eta Joselontxos azpimarratu behar dira.
Kirola, bestalde, bolen, xakearen, Santikutz txirrindularitza klasikoaren, eta pilotaren esku egongo da.
Eta amaitzeko, tradizioarekin lotutako ekitaldiak. Ganadu azoka, Santikutz eguneko ezpata-dantzak eta Mirandaola eguneko ekitaldiek osatuko dute atal hori. Olaria saria ere bertan kokatzen da; aurten Legazpi Judo klubak jasoko du, ezpata-dantzaren ondoren, maiatzaren 3an.
Santikutzetaz gozatzeko prest daude legazpiarrak, jaietako zapia lepoan dutela.
ARGAZKI LEHIAKETA
Ikatza argazkilari elkarteak udalaren lankidetzarekin argazki lehiaketa antolatu du maiatzaren 2ko ganadu feriarako. Ganadu feria bera gai hartuta, bi atal egongo dira: helduak, eta 16 urtetik beherako gazteak. Argazkiak ikatzarallya@gmail.com helbidera bidali beharko dira maiatzaren 4rako, eta sari banaketa maiatzaren 21ean, Gizarte Zentroan. Bertan egongo dira ikusgai lanak ekainaren 4ra arte.
PUNTU MOREA
«Jai seguruak, anitzak eta eraso gabekoak bermatzeko», udalak Puntu Morea jarriko du gauetan, Mankomunitateko Berdintasun arloarekin elkarlanean. Apirilaren 30ean, eta maiatzaren 1ean eta 2an egongo da indarrean, 00:00etatik 06:00etara, eta udaletxeko sarreran egongo da kokatuta, HAZ-en.
Puntu morea Sortzen aholkularitza espezializatuko profesionalek kudeatuko dute, euskaraz zein gaztelaniaz eta informazioa emateaz gain, zuzeneko eta berehalako arreta eskainiko dute jazarpen, eraso edo ondoez egoeren aurrean.
Beharrezkoa bada profesionalak jai gunera ere aterako dira, eta laguntza emango dute. Bestetik, krisi egoerak kudeatuko dituzte, eta kasuak hala eskatzen badu, Ertzaintza eta osasun baliabideak aktibatuko dituzte.
EGITARAUA
Apirilak 30, osteguna
19:00: Txupinazoa eta jai hasierako pregoia, Euskal Herria plazan. Pregoilari: Goiz Deia txistulari taldea.
19:30: LEK Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira Doinuzar gaitero taldeekin.
22:30: Kontzertu-dantzaldia: Jonkass, Euskal Herria plazan.
Maiatzak 1, ostirala
09:30: 92. Santikutz txirrindulari Klasikoaren irteera, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta.
10:00: Bakarkako Xake Txapelketa, suitzar erara, Azokan.
10:00: Probintzia eta Herri Mailako Bola Txapelketa, Danantzako herri bolatokian.
10:00: Legazpiko XVI. Haurren Pilota Txapelketako finalak, Urbeltz pilotalekuan.
11:30: Doinua musika eskolako taldeen kalejira Udalbatza Txikiarekin, musika eskolatik abiatuta, erdigunean.
12:00: Udalbatza Txikiaren aurkezpen ekitaldia eta aginte makila jasotzeko ekitaldia, Euskal Herria plazan. Eguraldi txarrarekin udaletxeko batzar aretoan eta inguruko arkupeetan.
12:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira, Doinuzar gaitero taldeekin.
13:00: Txirrindulari probaren iritsiera, Kale Nagusian, eta sari banaketa.
14:00: Kuadrillen herri bazkaria, Haztegi ikastolako atzeko pilotalekuan.
17:00: Binakako XVII. Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak, Urbeltz pilotalekuan, Trapalata txarangaren parte hartzearekin.
17:00-19:00: Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat.
18:00: Haur eta gazte danborradaren irteera Laubidetik, Udalbatza Txikiaren konpainiarekin. Eguraldi txarra balitz, ekitaldia Bikuña kiroldegian egingo da.
19:00: Danborradaren iritsiera, Euskal Herria plazara. Plazako ekitaldia eta aginte makila Herri Danborradari pasatzea.
19:30: Alaitasuna errondaila, erdiguneko kaleetan.
22:00: ‘Su Talka’ kale ikuskizuna Deabru Beltzak taldearen eskutik, erdigunean.
22:30: Txekor prestaketa, burruntzi erara, Kale Nagusian.
23:30: Akerbeltz taldearekin erromeria, Euskal Herria plazan.
Maiatzak 2, larunbata:
09:30: XV. Herriko Ganadu eta Artisau Feria, Kale Nagusian, 13:30a arte.
09:30: Argazki lehiaketa herrikoia, ganadu feria bitartean, 13:00ak arte.
10:00: Legazpiko Dultzaineroen kalejira, bi taldetan: batzuk Hegialde auzotik erdigunera eta besteak San Martin, Itxaropen, Bikuña eta erdigunean.
11:30: Herri kirol jolasak Euskal Herria, plazan familia giroan. Eguraldi txarra egingo balu, ikastolako atzeko pilotalekuan.
12:00: Santikutz abesbatza auzoz auzo eta kalez kale.
13:00: Burruntzi erara prestaturiko txekorraren pintxoen banaketa, Kale Nagusian. Banaketaz Legazpiko Solkie-Gure Esku Dago taldea arduratuko da. Txekorra Lakiola Haundi baserrikoa izango da.
14:00: Haurren eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan (eguraldi txarrarekin Haztegiko atzeko pilotalekuan).
16:00: Zirika Zirkus taldearen Azken Fakirra ikuskizuna, haur-familientzat, Euskal Herria plazan. Eguraldi txarrarekin Haztegi ikastolako atzeko pilotalekuan izango da.
18:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira Gaztedi dultzaineroak, Doinuzar gaiteroak eta San Adriango gaiteroekin.
22:30: Herri danborradaren irteera. Laubidetik bi zutabe eta Bikuña Plazatik 3. zutabea.
00:00: Herriko bandera jartzea, Euskal Herria plazan, Legazpiko Ereserkiarekin, eta Danborradaren emanaldi nagusia.
01:00: Joselontxos txaranga, Euskal Herria plazan hasi eta erdiguneko kaleetan.
Maiatzak 3, igandea:
Santikutz eguna
09:00: Goiz Deia txistulari taldearen kalejira erdigunean.
09:30: Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.
10:30: Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, meza nagusia Jasokunde Amaren eliza nagusian, Santikutz abesbatzak kantatua.
12:00: Olaria saridunen eta Udalbatzaren irteera, udaletxetik Euskal Herria plazara, ohorezko arkupean, eta Legazpiko Ezpata-dantza ekitaldia, Sustraiak dantza taldearen eskutik. Eguraldi txarrarekin, Urbeltz pilotalekuan.
14:00: Larrain dantza herrikoia Kale Nagusian, Ezpelur gaiteroekin, Sustraiak dantza taldearen gidaritzapean.
16:00: Jokai jolasak: euskal mitologian inspiratutako jolasak haur eta gazteentzat, Latxartegi parkean. Eguraldi txarrarekin Haztegiko atzeko pilotalekuan.
17:00-19:00: Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat.
17:15: Profesional mailako pilota partidak, Urbeltz pilotalekuan. Eskuz Banakako Txapelketa Nagusiko final-laurdenetako partida.
19:00: Zaldi erakustaldia, Ormazarreta zalditegiaren eskutik, Kale Nagusian.
20:30: Queen omenduz kontzertua, Legazpi Musika Banda eta Jon Gurrutxaga (abeslaria), Patxi Zabaleta (gitarra), Euskal Herria plazan.
AZOKAKO TXOSNA
Apirilak 30
19:00: Txufla banda elektrotxaranga.
23:30: Kontzertuak: Burutik, Potato eta Dj Kaktus.
Maiatzak 1
19:00: Pelota txapelketaren ondoren, Bide Batez taldearen erromeria.
23:30: Kontzertuak: Berandu baino lehen, Txegebanda eta Dj Txekor.
Maiatzak 2
19:00: Kontzertua: Tokan2 la Polla.
01:00: Danborradaren ondoren, Kumbialari eta Dj Davila.













