San Joan suak. Zer erabaki hartu dute herri bakoitzean?
Beroaldiak eragina izango du San Joan bezperarako antolatutako ekintzetan. Udal batzuek, ekintza guztiak bertan behera uztea erabaki dute. Beste batzuek, egokitu egin dituzte. Eta badira festarekin bere horretan aurrera jarraitzen dutenak. Ikusi herriz herriko zerrenda.
San Joan sua, Lazkaon. Aimar Maiz 40 gradutik gorako tenperaturarekin, beroaldiagatik alarma gorri betean ospatuko da gaur gauean, udako solstizioa edo San Joan bezpera. San Joan suak baso-masetatik hurbil dauden eremuetan ez pizteko gomendioa eman du jaurlaritzak, eta plazetakoak piztu ala ez udal bakoitzaren esku utzi du.
Goierriko herrietan hartutako erabakiak eta neurriak, eta egingo diren ekintzak daude ondorengo zerrendan. Udalek erabaki berriak hartzen dituzten heinean, eguneratuko da zerrenda. Herri bakoitzaren gainean klik eginez gero, udal bakoitzak kaleratu duen oharra deskarga daiteke.
Altzaga
- 20:00: Afari merienda. Surik ez dute piztuko.
- Bertan behera geratu dira ekitaldi guztiak. Debekatu egin du udalak suak egitea udalerria osoan. San Pedro bezperan piztuko dute sua.
- Su guztiak debekatu ditu Ataungo Udal Gobernuak.
- Arrondo: 20:00etan kalejira eta 20:30ean, afaria, bertsolari eta trikitilariekin. Gauerdian sua piztea, eta dantzak inguruan.
- San Gregorio: 21:00etan, afaria Artadi elkartean.
- San Martin: Atseden Toki elkartean afaririk ez egitea erabaki dute.
- Ekitaldiak orduz atzeratu dituzte, eta Barrendain plazako sua bakarrik baimenduko dute.
- 20:45: Makala altxatzea, Kantujirak zortzikoa abestuko du, eta sanjoanetako soka-dantza, Igartzan.
- 21:30: Txistularien kalejira dantzariekin batera Igartzatik Barrendain plazara.
- 22:00: Sanjoanetako soka-dantza eta jarraian San Joan sua, Barrendain plazan. Ondoren, erromeria Obaneuke taldearekin.
- Gaztetxeko egitaraua: 19:00etan poteo girotua, 20:00etan Little Martin Selektah, 21:00etan Mojito Experience, 21:30ean dantza beroa. Surik ez dute piztuko.
Ezkio
- Bertan behera utzi dituzte ekitaldi guztiak.
Gaintza
- 20:00: Afari-merienda herrikoia, Onbide elkartean.
- 21:00: Sua piztea.
- 22:00: San Joan sua futbito kantxan. Txistulariak, dantzariak eta txalapartariak hartzen dute parte. “Auzo baserreitan piztu ohi diren suei dagokienez, Idiazabalgo Udalak gomendatzen du, ahal den neurrian, su horiek ez egitea, gerta daitezkeen suteak saihesteko”. Areto futboleko kantxan piztuko dute suan, behin sugar nagusiak gutxituta, itzali egingo dute.
Itsaso
- 21:00: San Joan sua.
Itsasondo
- 18:00: Arbel Aitz elkartean garagardoa.
- 20:00: Sardina jana.
- 22:00: San Joan sua, plazan. Gainerako udalerriko su guztiak debekatuta daude. Udalaren suan debekatuta dago edozein material botatzea. Ekitaldia amaitu bezain laster sua itzaliko du udalak.
- 18:00: Buruhandiak.
- 22:00: Sua piztea, plazan. Gainerako su partikularrak debekatzea erabaki du udalak.
Legazpi
- 19:00: Armen Alardea. Bikuña jauregian elkartuko dira. 19:30ean. Irteera, ohi baino laburragoa. Ibilbidea Euskal Herria plazan amaituko da, eta bertan egingo dira ohiko zenbaketa eta deskargak.
- 22:20: Txalaparta deia.
- 22:30: Sua piztea.
Legorreta
- Su sinbolikoa piztuko dute. Plazan mahaiak hartzeko aukera izango da (19:00-20:00). Sardinak bertan erretzerik izango ez denez, 19:00eatatik 20:00etara doan hartzeko aukera izango da (tupperrak eramatea ezinbestekoa izango da.
Mutiloa
- Iluntzean. Baserrietan suak piztuko dituzte.
Olaberria
- 19:00: San Joan arbola zutitzea.
- 20:30: Euskal Parrila. Oilasko pintxoak.
- 22:30: San Joan Sua dantzari, txistulari eta txalapartariekin. Gainerako suak debekatuta daude.
Ordizia
- 22:30: San Joan su bakarra egingo da, Garagartza plazan. Sua ohikoa baino tamaina txikiagokoa izango da, eta Sugorriren emanaldia amaitu bezain laster itzailiko dute.
- Otegieneko jaien egutegia ostiralera aldatu dute eta ez da surik ez da piztuko.
Ormaiztegi
- 20:00: Tantaia jartzea.
- 22:00: Sua piztea, Kutxako aparkalekuan.
Segura
- 22:00: Sua piztea eta herri akelarrea, plazan [Gainerako suak debekatu ditu udalak]. Jarraian, Balantza musika taldea.
- 23:00: Ahantzi erromeria eta Dj Zaza txosnagunean.
Urretxu
- Bertan behera utzi dituzte ekitaldi guztiak.
Zaldibia
- 18:30: Txistularien kalejira.
- 20:00: Ane Urbieta eta Maialan Larrañaga trikitilarien saioa, eta sagardoa txotxetik.
- 21:00: Herri afaria.
- 22:30: Sua, dantzak eta erromeria.
- 18:00: Arbola jasotzea, herriko txistulariek girotuta.
- 22:00: Sua herriko plazan. Suaren inguruan Toberako dantzarien eta txistularien saioa. Egoerari egokitutako su txiki eta kontrolatu bat piztuko dute. Gainontzeko tokietan sua piztea debekatu du udalak.
- 20:00: San Joan bezperako festa, eta sua plazan soilik piztea baimendu du udalak.
Zumarraga
- Bertan behera utzi dituzte ekitaldiak.













