Herri kirolekin jarraitu dute festa Gabirian
Lau talde osatu dituzte gabiriarrek, eta sokatiran erabaki dute norgehiagoka, talde beltzaren alde.
Herri kirol norgehiagoka egin dute eguerdian gabiriarrek; talde beltzak irabazi du.Aimar Maiz Gabiriarrek jaietako bigarren egunari ekin diote gaur, eta eguerdian herri kirol jokoetan murgildu dira. Herriko bertako kirolariez osatutako lau taldek elkarren kontra jardun dute plazan, txingatan, oskolak biltzen, trontzan, ingudearekin, harria jasotzen, korrika eta sokatiran. Giro paregabea sortu da norgehiagoka honen inguruan, eta egundoko ikuskizuna eskaini dute kirolariek.
Talde urdina, gorria, berdea eta beltza izan dira lehian. Binaka neurtu dituzte indarrak lehenik, eta kirol probetan egindako bi errondetan denbora onenak lortu dituzten bi taldeek elkarren aurka jardun dute sokatiran. Horrela erabaki da irabazleak talde beltzeko kirolariak izan direla.
ARGAZKIAK: Aimar Maiz













