Antio-Agorta-Beasain mendi irteera egingo dute irailaren 6an
07:30ean elkartuko dira Gipuzkoako plazan, eta handik autobusez joango dira Antiora. Izena eman behar da.
Iazko Usurbeko festak Usurbe Mendiko Jaien baitan, Aizkorri Mendizale Elkarteak mendi irteera antolatu du irailaren 6rako. Mendizaleak Zumarragako Antiotik abiatuko dira Usurbe tontorrerantz.
07:30ean elkartuko dira Gipuzkoako plazan, eta handik autobusez joango dira Antiora. Ondoren, Antio-Agorta-Beasain ibilbidea egingo dute oinez, Usurbe mendira iritsi arte. Tontorrean, 11:45 aldera, harrera egingo diete elkarteko kideei.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 616 310 535 telefono zenbakira deitu edo mendia@aizkorrime.eus helbidera idatzi daiteke. Bestela, irailaren 3an bertan, elkartearen egoitzan izena emateko aukera izango da, 19:00etatik 20:00etara.













