Buskabaso eta Auzoak Bizirik arropa banatzen hasiko dira premia duten herritarren artean
Posta elektronikoko helbide bat jarri dute eskaera egin nahi dutenen eskura. Dagoeneko jaso dituzte lehen eskariak.
Auzoak Bizirik mugimenduaren ekimenez San Ignazio eta San Martineko Buskabaso elkarteak bildutako arropa banatzen hasiko dira laster, horren premia duten Legazpiko familien artean.
Arropa loteak behar dituztenek, bizirikauzoak@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin behar dute eskaera.
Dagoeneko jaso dituzte lehen eskaerak, eta hasita daude arropa loteak banatzen.












