Minbiziaren aurkako elkarteak 2.168 euro bildu ditu Legazpin
Herriko boluntarioek joan den asteko ostiralean egin zuten diru bilketa, azoka eguna zela baliatuz.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak 2.168,03 euro bildu zituen Legazpin joan den asteko ostiral goizean, azoka eguna zela baliatuz, herriko boluntarioen egindako diru bilketan.
Gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea da elkarte honek urtero egiten duen diru bilketaren xedea. Gainera, ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte langileekiko konpromisoa adieraztea eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea ere bada helburua.
Bestetik, urtero egindako ekimen horrek herritarren artean elkartearen presentzia handitzeko eta elkarteak egunetik egunera pazienteen eta horien senideen onurarako egindako lana ezagutarazteko aukera ematen du.












