Erramun Amundaraini herri omenaldia, kantuz
Urriaren 31n kantu bazkaria egingo dute Ordizian. Kuxkuxtu txarangak, Kantzazak Ordiziak eta Laguntasuna Errondailak parte hartuko dute.
Erramun Amundarian, 2022an, Segurako Elorri elkartean, 'Goiberri' aldizkariari eskainitako elkarrizketan.Gorka Gomez Duela urtebete hil zen Erramun Amundarain zenari herri omenaldia egingo ditoe urriaren 31n, larunbatean, Ordizian. Kantua izango du ardatz. 12:00etan, kantu poteoa hasiko da Herriko tabernatik.
Ondoren, 14:00etan, Tximista sagardotegian kantu bazkaria izango da. Bazkari txartelak salgai daude dagoeneko Herriko, Kirkil eta Amonane tabernetan. Helduen menuak 35 euro balio du eta haurrenak 16 euro: entsalada, bakailao tortilla eta oilaskoa.
Kantu bazkarian parte hartuko dute Kuxkuxtu txarangak, Kantazak Ordiziak eta Laguntasuna Errondailak.













