La Leze gazta, Euskal Herriko txapelduna
Idiazabalen 43. Euskal Herriko Artzain Gazta txapelketa jokatu da, Baserriatarren Egunaren barruan. Bigarren Aizpea izan da eta hirugarrena, Baztarrika. Mendi gazten dastaketa herrikoia Ataungo Troskaetak irabazi du.
La Leze gaztandegiko (Araba) Eli Gorrotxategi beasaindarra eta Jose Mari Jauregi lazkaotarra sariarekin. Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Idiazabalen, eta giro ederrean ospatu da Baserritarren Eguna. Ekitaldi nagusietako bat, Euskal Herriko 43. Artzai Gazta txapelketa izan da. Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako txapelketak irabazitako hamarna gaztandegi izan dira lehian.
Epaimahaiaren arabera, irabazlea, Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi goierritarren La Leze gazta (Ilarduia, Araba) izan da irabazlea. Bigarren postuan geratu da Mikel Etxezarretaren eta Eli Arrillagaren Olaberriko Aizpea gazta, eta hirugarren postuan, Gabiriako Eli Elgarresta eta Asier Osinalderen Baztarrika gazta.
Mendiko gazten dastaketa herrikoia ere egin da. Eta kasu honetan ere, beste goierritar bat izan da irabazlea: Ataungo Troskaeta.













