Eskola materiala erosteko diru laguntzak kaleratu ditu aurten ere Legazpiko Udalak
Abenduaren 9an amaituko da eskaerak egiteko epea.
Legazpiko Udalak kaleratu ditu aurten ere eskola materiala erosteko diru laguntzak. Ikasturte honetan herrik ikastetxeetan Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) matrikulatutako ikasleen familiei zuzenduta daude. Eskaerak egiteko epea abenduaren 9an amaituko da. Eskaerak Legazpiko Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dira, dagokion eskaera eredua beteta eta erosketa tiketak edo erosketa frogagiriak erantsita.
Laguntza hauen helburua familiei eskola materiala erosteko gastuetan laguntzea da, eta, aldi berean, udalerriko saltokietan erosketak egitea sustatzea.
Ikasle bakoitzeko gehieneko diru laguntza 80 eurokoa izango da, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eta 100 eurokoa (DBH) ikasleentzat, eta lagunduko dutena hauxe da: 2026ko uztailaren 1etik urriaren 10era bitartean, biak barne, Legazpiko saltokietan eskola materiala erosteko egindako gastuak, beti ere erreziboa badute. Papergintzako eta idazmahaiko materiala, koadernoak, testuliburuak, motxilak, estutxeak, kalkulagailuak, eskolako batak, Gorputz Hezkuntzarako kirol arropa eta oinetakoak, betaurrekoak edo lentillak, eta tabletak sartzen dira materialaren barruan.
Familia bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu beharko du, baldintzak betetzen dituzten seme-alaben kopurua edozein dela ere.













