beasain

Lomce legearen aurka elkarretaratzea egin dute Ordizian

Jakintza Ikastolan azterketak egitekoak ziren gaur, baina bertan behera utzi dituzte ikasle faltagatik

Maialen Igartua

Goierriko EAJ: "Bildu gehiengo osoaz baliatzen da Sasieta Gipuzkoa osoko zabortegi bihurtzeko"

Aitor Aldasorok eta Itziar Agirrek ohartarazi dute, "koalizioak prebarikatuko duela hondakindegia ixteko gordetako dirua gunea iragazgaizteko erabiltzean"

Goierriko Hitza

Iñaki Mozo: "Ohartzerako Zegamako helmugako arkua lagun on batekin gurutzatzeko aukera izan dut!"

Zegama-Aizkorri mataroiak utzitako sentsazioak kontatu ditu korrikalari beasaindarrak

Goierriko Hitza

Jose Mujica Uruguaiko presidente ohia Astigarretako Muxika baserrian izan da

Bere arbasoen jaiotetxean izan da; Ygnacio Mugica Aizpururen etxean

Loinaz Agirre

Beasaingo Bilduk EAJren “jarrera aldaketa” salatu du

Beasaingo Bilduk agerraldia egin du gaur eguerdian, EAJk udalen osaketari begira izan duen “jarrera aldaketa” salatzeko. Beraien esanetan, Bildurekin balizko akordioak izateari ateak itxi eta “PSOEri eta PPri Beasaingo alkatea nor izango den erabakitzen” utziko diela azaldu dute. Hala, Bilduko kideen ustez “PNVk oraindik ezin ditu emaitzak irentsi”. Euskadi Buru Batzarrak esan duen moduan, EAJk bere hautagaia aurkezten badu, “aldaketa erabaki duen herritargoari iruzur berri bat” egingo diola esan dute. Maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ondoren, hiru bilera egin dituzte Beasaingo Bilduk eta EAJk. Aurrenekoan, ekainaren 11ra arte ez zutela “inorekin ezer hitz egingo” esan zieten jeltzaleek. Bigarren bilera batean berriz, bi alderdiak euren programak alderatzen hasi ziren, eta hirugarren bilera baterako “aukera guztiak zabalik utziz”. Hirugarren bilera atzo egin zuten. Bertan, EBBk hartutako erabakia jarraituz, EAJk bere hautagaia aurkeztu eta babestuko duela esan zien. Bilduren ustez, erabaki horren atzean, PSE-EErekin eta PPrekin bat egiteko asmoa dago. “PNVk nahiago ditu PSOEko bulegoetan lortzen dituen tratuak, Bilduren inguruan elkartu den aro berri baterako ilusioarekin bat egitea baino”. EAJren erabakia “zilegia” dela uste dute, “baina Beasainen PPko eta PSOEko hiru botoekin legealdi osoa egitea luzea egingo zailea ohartu beharko lukete”. Azkenik, Beasaingo Bilduk “herrian sortutako ilusioarekin ezingo dutela amaitu” gogorarazi du. Hauteskundeetan hartutako [...]

Beasaingo Hitza

Larunbatean 11:00etan da udala osatzeko udalbatza

Larunbatean egingo dute udal berria osatzeko udalbatza. Hasiera batean, 12:00etan ziren udalbatza egitekoak, baina ordua aldatu egin dute eta 11:00etan izango da. Ordua aldatu bada ere, Beasaingo Bilduk deia luzatu die herritarrei, larunbatean udal gob...

Eskeine Legorburu

Loinazko San Martin baselizan elkartu dira gaur beasaindarrak

Loinazko San Martin eguna da gaur, eta beasaindarrek San Marin baselizan ospatu dute eguna. Udaletxeko plazatik abiatu dira 09:00etan dantzariak, anda eramaileak, udal ordezkariak eta txistulariak baselizara bidean, eta mezaren ondoren erromeria egin ...

goierrikofestak

Afrika, bertatik bertara

Bategite immigranteen elkarteak antolatuta, Afrika Eguna egin zuten atzo Beasainen, Loinatz jaien barruan. Afrikako herrialde ezberdinetako kulturak, ohiturak, produktuak, elikagaiak… eraman zituzten Loinazko San Martin plaza azpira, beasaindarre...

goierrikofestak

Beasaingo umeen danborrada iruditan

Beasaingo dozenaka umek parte hartu dute gaur eguerdian egin duten haur danborradan. Beasaingo Loinatz jaietan ikusmin handia sortzen duen ekitaldia da, eta gaur ere, kale nagusiaren bi aldeetan pilatu dira umeen guraso, senide eta...

Goierriko Hitza

Hasi dira Loinatz jaiak Beasainen!

Udaletxeko balkoitik suziriak jaurtita hemen diete hasiera beasaindarrek Loinatz jaiei. 12:00etan puntuan jaurti dute lehen suziria, eta festa giro handirik gabe zintzilikatu dituzte udaleko banderak balkoi dotoretuan. Arratsaldean Zubimuzu plazan egi...

Goierriko Hitza

Itxura berrituarekin baina betiko edukiekin salduko dute bihar ‘Beasain Jaietan’

Urteko errepasoa eginez, herrian gertatutakoak jasotzen dituen Beasain Jaietan aldizkaria bihar jarriko dute salgai. Beti Bizi elkarteko Kultura Saileko arduradunek hainbat hilabete daramate urtekaria prestatzen, eta aurtengoak itxura berritua izango duela aurreratu dute. Sorpresa eta jakin-mina mantentzeko ordea, ez dute aurreratu nahi izan nolako itxura izango duen. Baina atal bakoitzak kolore bat izango duela esan dute, itzulpenak ez direla orain arteko leku berean egongo, orokorrean aldizkariak kolore gehiago izango duela, eta letraren tamaina handitu egin dutela. Azala ere desberdina izango da aurten. Hortik aurrera gehiagorik ez dute aurreratu nahi izan Juanjo Ruiz, Manolo Fernandez, Jesus Mari Sampedro eta Antonio Albizek. Itxura aldatzearen arrazoia «irakurketa erreztea» dela esan dute, «irakurleek dena hizkia ez dela ikus dezaten». Aurten egindako aldaketak nahikoa ez direla izango badakite, baina «poliki-poliki joan nahi dugu, urtekariaren betiko arima zainduz». Aldatuko ez dena, salneurria eta saltokiak izango dira. Zazpi euroan eskuratu ahalko da aurten ere Beasain Jaietan, eta bihar Igartza auzoan, geltoki ondoan, San Martin-en estatuaren ondoan, Loinaz plazan, Bideluze plazan eta Oria pasealekuan (Beti Bizi elkartearen ondoan) eskuratu ahalko da urtekaria. Astelehenean baita San Martinen egingo den erromerian ere. Funtsean betikoa da Aldizkariari itxura berritu dioten arren, funtsean eta eduki aldetik betikoa dela azpimarratu dute  Beti Biziko [...]

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa