beasain

Bostehun bat herritarrek parte hartu dute auzoz auzoko bileretan

Beasaingo udal gobernu taldeak auzoz auzo egin dituzten bileren ondorioak aurkeztu ditu. Denera, 500 herritar inguruk parte hartu dute batzar horietan, eta harrera «oso ona» izan dela nabarmendu dute. Gainera, bilera horietan bildutako proposamenekin egin duten txostena, aurrera begira «lan tresna garrantzitsua» izango dela azaldu dute. Asteazken iluntzean egin zuten bilera horien ondorioak aurkezteko batzarra, Igartza jauregian. Azaroan hasita, denera hamar bilera egin zituztela azaldu zuen Koldo Agirre alkateak. Bilera horietan «bostehun bat lagun» bildu direla eta «balantze positiboa» egiten dutela esan zuen. Bilera horiek «uste baino lan gehiago» eman dietela ere aitortu zuen, herritarren partetik «kexa asko» jaso dituztelako. Zezilia Herrador parte hartzerako zinegotziak berriz, «lan honen helburu nagusia, herritarrek udalaren gestioan zuzenean parte hartzeko tresnak eskaintzea» izan dela azaldu zuen. Parte hartze hori lortzeko bidean, bilera horiek pauso bat izan direla, baina aurrerantzean «pauso gehiago» eman beharko dituztela gogorarazi zuen. Autokritika ere egin zuen Herradorrek, izan ere, «bilera batzuk ez dira guk nahi genukeen bezain ondo atera». Beasaingo erdigunean egindako bileran, esaterako, 170 lagun bildu ziren, eta batzarra «nahiko kaotikoa» izan zela aitortu zuen. Auzoetako bilerak berriz, lasaiagoak izan dira, horietan, 20-35 lagun bildu zirelako. Orain arte ikusi dituzten akats horietatik ikasi eta aurrerantzean hobetzen saiatuko direla esan zuen. Gainontzean, bilerak egin dituzten [...]

Beasaingo Hitza

San Telmo museora irteera antolatu du Asmubek

Asmube emakume elkarteak egun pasako irteera antolatu du martxoaren 6rako. Donostiako San Telmo museora joango dira, eta sarrera doakoa izango da. Talde osoarentzako gidaren prezioa berriz, 100 eurokoa da. Izena, otsailaren 15a baino lehen eman behar d...

Beasaingo Hitza

Beasainen 139 ume jaio dira pasa den urtean

Beasaingo Udalak berriki argitaratu dituen udal erroldako datuen arabera, 2011. urtean 139 ume jaio ziren; 2010ean baino 13 gutxiago. Horietatik 79 mutilak izan dira eta beste 60 neskak. Jaiotza kopuruak behera egin du azken bi urteetan; 2009an, 188 iz...

Beasaingo Hitza

Lagun taldeen artero futbol partiden ordutegiak

Asteburu honetan jokatuko dituzte Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketako seigarren jardunaldiko partidak. Honakoak dira larunbateko eta igandeko ordutegiak: - Daraknantorox Jazpana  vs. Delizie ….. Larunbata, 14:00 - Astrazurri  vs....

Beasaingo Hitza

Jorge Manriquek Afrikan ateratako argazkiak ikusi daitezke Aterpen

Jorge Manrique argazkilari ordiziarrak orain gutxi Afrikara egindako bidaia batean ateratako argazkien bilduma Beasaingo Aterpen ikusi daiteke. Guztira 25 erretratu zintzilikatu ditu tabernako hormetan, Ginea Konakryn, Kamerunen eta Etiopian ateratakoak. Argazkilari autodidakta da Manrique, eta mundu zabaleko herritarren begiradak bilduma batean bildi ditu. Orain bi hilabete Ordizan egindako erakusketan jarritako batzuk dira Beasainen ikusi daitezkeenak, izan ere, jendearen begiradak erakartzen du gehien ordiziarra. Manriqueren lanak otsailaren 10era arte ikusi ahalko dira Aterpen, aste egunetan 12:00etatik 22:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Argazki bakoitzaren ondoan azalpen txiki bat ere jarri du ordiziarrak.

Beasaingo Hitza

Amaia Andres Berakoetxea: «Lortutako garaipen askorekin ez dut gozatzen jakin»

Ginmasio batean egiten du lan Amaia Andresek (Beasain, 1966). Prestatzaile pertsonalaren lanak kirol zentroaren kudeaketarekin uztartzen ditu. Lasarte-Oria atletismo klubeko eskola umeak entrenatzen ere aritzen da, Eskola Kirola programaren barruan. «Polita da. Orain beste aldean ari naiz lanean». Kirolaren fase guztiak ezagutu ditu, eta nabarmendu du orain ari dela gozatzen kirolarekin. «Kirolari profesionala nintzenean momentu askorekin ez nuela gozatu sentitzen dut, eta pena ematen dit. Lortutako garaipen askorekin ere ez dudala gozatzen jakin iruditzen zait. Oso zorrotza nintzen nire buruarekin». Amaia Andres puntako atleta izan zen 1980ko eta 1990eko hamarkadetan. 800 metrokoan nabarmentzen zen, eta asko dira hamabost urteko kirol ibilbidean irabazitako txapelketak. Hernanin bizi da gaur egun, senarrarekin eta bi seme-alabekin. Beasaingo Loinazpe ikastetxean hasi zen atletismoa ezagutzen, garai hartako 7. mailan. «Beti aipatzen dut Loinazpen hasi nintzela, harro bainago horretaz. Kirola egiten eskolan hastea garrantzitsua da. Uste dut funtsezkoa dela heziketa fisikoko irakasleak egin dezakeen lana». Felipe Alfaro soinketa irakasleak begiz joa zuen ordurako, eta atletismoan hasi arteko bakerik ez zion eman. «Egoskorra izan zen nirekin. Niri saskibaloia gustatzen zitzaidan, baina berak esaten zidan hortik jai zegoela, eta korrika hasteko». Alfarok Ordiziako atletismo klubera eraman zuen, eta han, Josetxo Imazekin eta Txato Caballerorekin hasi zen entrenatzen. «Biak hilda [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa