
Gaur goizean abegorrien erakusketa eta lehiaketa, Maialen Akizu eta Mikel Iturriotz bertsolarien saioa, zezentxoak eta Alaitasuna errondailaren kantaldia egon dira, Santa Anastasia jaien barne. Abegorrien lehiaketara 25 buru aurkeztu dira.

Bertsoak nork kantatua bada, Goierriko bederatzi bertsolari ariko direlako. Gaiak zeinek jarria ere bai, hiru aurkezlerekin. Nork epaitua ere bai, hiru epailerekin. Non ...

Azkoitiarrarekin batera Xabi Igoa aramaioarra sailkatu da Gabiriako Osinalderako

Urepelgo artzainaren figura indartu nahi du, bertsolariarena baino gehiago, 'Xalbador, izana eta izena' lanak

Elkarlanak eman du fruitua. Goierriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolak indarrak batu eta Goierri osoko herrien arteko bertsolari txapelketa antolatu baitute: II. Atera herri arteko bertso txapelketa. 2007an Goierriko bertso eskolak antolatu zuen Atera lehiaketaren jarraipena izan nahi du lehiaketak. Bertsolarien artean erantzun ona izan du lehiaketak, eta 11 talde osatu dira. 15 urtetik gorako 33 bertsolari ariko dira kantuan, urriaren 10etik azaroaren 14ra bitartean.

Joxe Mari Iparragirre institutuak bertso saioa antolatu du ostiral eguerdirako. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek abestuko dute. Saioa Labeaga aretoan izango da, 12:00etan. Saio hau ikasleentzat antolatu
The post Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak, Labeaga aretoan appeared first on Otamotz.

Santa Lutzi feriaren atariko moduan, Luzio Gabiria zenaren omenezko bertso saioa egin dute asteburuan, Zelai Ariztin. Tradizio handiko jaialdia da Zumarragakoa, aurten 26. edizioa izan baitu. Urtero, puntako bertsolariak ekartzen saiatzen dira, eta aurten ere, laukote dotorea osatu zuten: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Miren Amuriza. Gai jartzaile lanetan, berriz, Gorka Azkarate aritu zen.

Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, jendetza bildu da aurten ere Kizkitzan, bertako ama birjinaren eguna ospatzeko. Mendiko botak lokaztu eta gero, meza eman zuten. Gorka Azkarate eta Asier Sasieta bertsolariek eta Lutxurdio eta Aitziber trikitilariek girotu zuten eguna.