bertsolaritza

Eneritz Artetxek irabazi du Zaldibiako Osinberde bertso sariketa

Azkoitiarrarekin batera Xabi Igoa aramaioarra sailkatu da Gabiriako Osinalderako

Aimar Maiz

Eskolan ere bertsotan

Bertsolaritza euskara eta ahozko komunikazioa lantzeko primerako tresna da. Hori dela eta, duela 24 urte Bertsozale Elkarteak Bertsolaritza Irakaskuntzan egitasmoa martxan jarri zuen. Egun, zazpi herrialdeetako 21.000 ikaslek parte hartzen dute proiektuan. Horietatik 1.114 goierritarrak dira. Egitasmo horrek, hasieratik, ikastetxeen babesa jaso du. Egun, mota guztietako 410 eskola dira partaide: publikoak, ikastolak eta kristau eskolak. Ikasturte honetan, Gipuzkoan, lau ikastetxek bat egin dute egitasmoarekin. Araban, finantziazio arazoak medio, Añana eskualdeko hiruk utzi egin behar izan dute. Gasteizko bik, berriz, bat egin dute. Bizkaian aurreko ikasturtean baino hamahiru eskola gehiago daude eta Iparraldean 25 ikastoletako 24ra hedatzea lortu dute. Nafarroari dagokionez, orain arte Hezkuntza departamentuak proiektuaren zati handi bat finantzatzen zuen, baina 2014an babesa ukatu dio. Hala ere, bost ikastetxe berritara heltzea lortu da. Nagusiki, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. maila egiten ari diren haurrek parte hartzen dute. Bertsozale Elkarteko 38 irakaslek, astero edo bi astez behin, bertsolaritza eskola ematen dute ikasgelan. Eskola orduetan joaten dira, gehienetan euskara irakasgaiari dagokion orduan. Erabiltzen duten materialari dagokionez, 2011n Eusko Jaurlaritzaren Ixaka Lopez-Mendizabal saria jaso zuen Gu ere bertsotan da euren lanaren oinarria. Gainera, ikasturtean zehar egindako lana ikastetxetik kanpo erakusten dute: gurasoentzako jaialdiak antolatzen dituzte, irratsaioetara joaten dira… Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirrek egitasmo [...]

Goierriko Hitza

Atera bertsolari txapelketako saioak Ormaiztegin eta Ataunen izango dira

Goierriko herrien arteko Atera bertsolari txapelketan bi saio jokatuko dira asteburu honetan, bigarrena eta hirugarrena. Gaur, 23:30ean, Ormaiztegin da bat, Txistu tabernan. Bihar, 23:30ean baita ere, Ataun San Gregorion bestea, Artadi elkartean.

Goierriko Hitza

Herrien artean bertsoka

Elkarlanak eman du fruitua. Goierriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolak indarrak batu eta Goierri osoko herrien arteko bertsolari txapelketa antolatu baitute: II. Atera herri arteko bertso txapelketa. 2007an Goierriko bertso eskolak antolatu zuen Atera lehiaketaren jarraipena izan nahi du lehiaketak. Bertsolarien artean erantzun ona izan du lehiaketak, eta 11 talde osatu dira. 15 urtetik gorako 33 bertsolari ariko dira kantuan, urriaren 10etik azaroaren 14ra bitartean.

Goierriko Hitza

Jon Martinek eraman du Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sari nagusia

http://youtu.be/nTBE-63Vsvs Euskal Jaietako egitarauari amaiera emanez, atzo egin zuten Ordizian Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa. Aurtengoan hogeita hirugarren edizioa bete du Argi berri Elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatzen duen sariketak. Hiru mailatan banatuta, guztira 54 lan jaso zituzten. Manu Olanok, Nikolas Zeberiok eta Izar Sarriegik osatutako epaimahaiak aukeratu dituzte irabazleak.

Goierriko Hitza

Osinalde sariketaren finaleko irudiak

http://youtu.be/8ZcwHvRqhqg Aste Santuko oporren atarian, apirilaren 12an jokatu zuten Osinalde bertsolari gazteen sariketako finala, Gabiriako Osinalde elkartean. 53. edizioa zuten aurtengoa, eta txapela, goierritar batek jantzi du, Aitor Irastortza zaldibiarrak. Zaldibia Telebistak, Irastortzaren azken bertsoak eta agurra bildu ditu, bideo honetan.

Goierriko Hitza

«Herri oso bertsozalea da Gabiria, Osinalderi esker»

Bertsolari bezala beste toki batzuetan ezagutu zituen sariketak herrira ekartzeko lanean, aurrenetik Osinalderen antolatzaile izan da Euxebio Igartzabal (Gabiria, 1944). Katea eten ez dadin, langintza horretan dihardu gaur egun Jokin Muruak (Gabiria, 1985). Non izan zuen Osinalde sariak ernamuina? Euxebio Igartzabal: Zumarragan aurretik holako sariketa bat egiten zen, Galeperra elkartean. Luzio Gabiria gabiriarra zegoen han. Zazpi urtean egin, baina zuzendaritza aldatu zenean kendu zuten. Orduan, Gabiriarengana joan ginen hemen egiteko. Uste dut andreak ez ziola poz handiagorik emango ezkontzeko baietz esan zionean. Juan Mari Lekuonarengana ere joan ginen, eta izugarrizko harrera egin zigun. Kantatzen zutenak bertsolaritza promozionatzen hasten ikusteko gogoa bazuela esan zigun. Zein izan da hainbeste urtean jarraitzeko giltza? E.I.: Gabirian errespetu bat izan da. Hemengo zuzendaritzan ere egon dira bertsoa gustatzen ez zaienak ere, baina ez dute hitzik atera hori kentzeko, baizik beraiek ere lana egin dute. Herriko jendearen aldetik laguntasun bat izan dugu, inork ez du dudan jarri. Bertsolaritza asko aldatu eta zabaldu da. Osinalderen arrakasta nola esplikatzen duzu? Jokin Murua: Oraindik arrakasta handia dauka. Nire garaiko bertsolariei entzuten nien Osinalde kristorena zela. Ikusi besterik ez dago Gabirian bertan nolako bertso zaletasuna sortu den. Seguru nago asko Osinalde sariagatik dela. Gazte talde bat elkartzen gara ostegunero, bertsotan [...]

Goierriko Hitza

Bertsomovieda lehiaketan 30 lanetik gora aurkeztu dituzte

Atzo bukatzen zen Bertsomovieda lehiaketan lanak aurkezteko epea, eta iazkoaren bide beretik, aurten ere erantzun ona izan du antolatzaileen deialdiak. Izan ere, dozenaka lan aurkeztu dituzte lehiaketara –31 daude ikusgai–. Aurrekoan bezala, gai eta formatu erabat ezberdinetako lanak aurkeztu dituzte. Antolatzaileek aurkeztutako lanak ikusgai jarri dituzte, eta martxoaren 18tik 24ra bitartean izango da botoa emateko aukera, Bertomovieda lehiaketaren webgunean. Goiko bideoan, arriarandarrek egin duten bideoa ikus daiteke.

Goierriko Hitza

XXXI. Gipuzkoako Eskolarteko finala jokatuko da gaur Urretxuko ordezkariekin

Amaia Iturriotz eta Maialen Akizu urretxuarrek maila nagusian kantatuko dute gaur arratsaldean, Azpeitian egingo den Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean.

Goierriko Hitza

Finaleko lehia estutuz doa asteburuko saio jendetsu eta umoretsuen ostean

Kanporaketa baten faltan larunbatean Igartubeitin kantatu zuen ''Gabiri2'' taldea dago sailkapenean buru. Atzetik ditu ''Erro Okocha ber bi'' eta ''Lasatarrak'' taldeak.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa