gazte

Bizikletarekin pareta jo duen gaztea larri zaurituta dago

14 urteko gazte legazpiar bat larri zaurituta dago, pasa den ostiralean bizikletarekin pareta jo eta buruan kolpe handia hartu baitzuen. Zabaldutako informazioaren arabera, bizikletako frenoak moztu zizkioten gazteari, eta aldapa behera joan eta pareta...

Legazpiko Hitza

Gaztetxearen 26 urteak ospatzen hasiko da gaur OGA

OGA Ordiziako Gazte Asanbladak gaztetxearen 26. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaur, 22:00etan, mus txapelketa jokatuko dute (6 euro bikoteko), eta bihar, 10:00etan, auzolana egingo dute. 17:00etan, berriz, AHTaren aurka Hernanin ...

Ordiziako Hitza

Herri Antzokiaren etorkizunaz ariko dira bihar tailer batean

Bihar, hilak 28, Ordiziako Herri Antzokiaren etorkizuna birpentsatu eta eraldatzeko sorkuntza tailer bat izango da Barrena kultur etxean, 10:00etatik 14:00etara. Ordiziako kultura batzordeak sustatzen duen Ordizia, hiri hezitzailea proiektuaren barruan dago ekimen hori, baina tailerraren gidaritza GAZE Gipuzkoako Gazte Ekinzale programan parte hartzen ari diren unibertsitateko ikasleek gidatuko dute. Horien artean dago Maite Leturia ikasle ordiziarra. Arkitektonikoki interes handia duen eraikina da Herri Antzokia –Leturiak tailerraren aurkezpenean esan zuenez–, eta horrez gain, bere kokalekua estrategikoa ere bada, herriko kaskoan kokatua dagoelako eta herriko kultur sarea osatzen bidean garrantzia handia izan dezakeelako. Tailerra irekia da, baina aurrez izena ematea gomendatzen da: gaze.interakting@gmail.com.  

Ordiziako Hitza

Gazte lokaletan sua saihesteko kanpaina jarri dute martxan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Su Eskola Fundazioak gazte lokaletan suaren prebentziorako kanpaina jarri dute martxan. Azken bost urteetan 21 sute izan dira gazteek erabilitako egoitza, lonja eta txaboletan, eta horietako gehienak neguan izan dira. Koltxoi eta sofak erre izan dira halakoetan, zenbaitetan, barruan sua egitearen ondorioz, beste batzuetan hautsoentzia zakarrontzian husteagatik, edota bestelako zenbait prebentzio neurri ez hartzeagatik. Sute horiek gehienetan txikiak izan diren arren, zenbaitetan kalte larriak eragin dituzte etxeetan. Maider Ziganda Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerbitzuetako zuzendariak eta Su Eskola Fundazioko zuzendari Iñigo Aldasorok aurkeztu dute kanpaina. Aldundiak 2.500 liburuxka banatuko ditu Gipuzkoako udalerrietan, horiek gazteen lokaletara helaraz ditzaten. “Kanpaina honen helburua lokal hauetan bildu ohi diren gazteei istripuak ekiditeko kontuan hartu beharreko irizpideen berri ematea da. Izan ere, negua da urteko garai arriskutsuena, hotza dela eta erabiltzen diren berogailu sistemek sor ditzaketen arriskuen ondorioz”, adierazi du Zigandak. Istripu kopuru hori saihesteko hainbat prebentzio neurri eman dituzte ezagutzera. Gazte lokaletarako aholku erabilgarriak Lokal horietan suteak saihesteko honako bederatzi neurriak eman dituzte ezagutzera: -Lapurrak ez dira aparatu gehiegirekin gainkargatu behar. -Zaborrontzira ez da hustu behar busti gabeko hautsontzirik. -Berogailuak ez dira jarri behar gortina, sofa edo altzarien ondoan, eta horien gainean ez da arroparik lehortzen jarri behar. -Lotara joan edo [...]

Ordiziako Hitza

Ordiziako Gazte Asanbladak euskarazko birao lehiaketa antolatu du

Ordiziako Gazte Asanbladak euskarazko birao lehiaketa antolatu du Euskararen Egunaren bueltan. Abenduaren 2, 3 eta 4an izango da lehiaketa, eta parte hartzeko modu erraza du: biraoa paper batean idatzi izen-abizenak jarriz, eta tabernetan jarriko dituz...

Ordiziako Hitza

Ordiziako gaztelekuak bihar ekingo dio ikasturte berriari

Hitzaro Kultur Elkarteak gaztelekua kudeatzeko ardura izango du aurten aurrenekoz, eta horrenbestez, aro berri bati hasiera emango diote. Bihar ekingo dio gaztelekuak ikasturte berriari, baina orain arte bezala, asteburuetan emango du zerbitzua, 16:30e...

Ordiziako Hitza

Gazte Eguna antolatzeko bilera egingo dute ostiralean

Ordiziako gazteak hasiak dira dagoeneko festetarako egitaraua finkatzen, eta tartean zortzigarren urtez ospatuko duten Gazte Eguna dago. “Inork erreta bukatu ez dezan”, herriko gazte guztiei egin diete datorren ostiralean, hilak 20, gaztetx...

Ordiziako Hitza

Txilibutxof aisialdi taldea martxan jarri nahi dute berriz

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzenduta dagoen Txilibutxof aisialdi taldea martxan jarri nahi dute berriz ere. Lau urtez 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako ekintzarik antolatu gabe egon dira aisialdi taldeko kideak, eta garai horri amaiera emateko ordua heldu dela uste dute. Hala, aurrerantzean, bi larunbatez behin, ekintzak prestatzen astekotan dira. Horretarako, ordea, gazteak behar dituzte. Txilibutxof aisialdi taldeak antolatuko ekintzetan parte hartu nahi dutenei ostegunerako eta ostiralerako zehaztu duten ordutegian izena emateko deia luzatu diete aurrerantzean taldearen ardura izango dutenek.  Ostegunean 18:00etatik 20:00etara egongo da izena emateko aukera, eta ostiralean 16:00etatik 18:00etara, bi egunetan Seroretxean. Izen ematea doakoa izango dela jakinarazi dute. Begirale taldeak emandako informazioaren arabera, jolasak, tailerrak, ikastaroak, dantzaldiak, irteerak, kantaldiak… antolatu dituzte aurrerantzean, ekintza guzti horien bidez, hainbat balio azpimarratuz: solidaritatea, bizikidetza, parekidetasuna… Hainbat urtez, Txilibutxof taldeko partaide izan diren kideek osatzen dute orain begirale taldea.

Beasaingo Hitza

Euskarazko bost birao onenak saritu ditu gazte asanbladak, 65 biraoren artetik

Ordiziako Gazte Asanbladak Euskararen Egunaren harira antolatu zuen Euskarazko Birao Lehiaketara aurkeztutako 65 biraotatik –gazteleraz jasotakoak kontuan hartu gabe– bost saritu dituzte, eta haien egileek, Goierriko Hitza egunkariaren eta Goierrit...

Ordiziako Hitza

Ordiziako Gazte Kontseilua osatzeko bilera deitu dute astearterako

Datorren asteartean, hilak 22, Gazte Kontseilua osatzeko eta Ordiziako gazteak haien ilusioen alde lanean hasteko bilkura bat izango da udaletxeko arkupeetan. Bilera 19:00etan da. Ordiziako gazte guztiei egin diete bilera azaltzeko deia.

Ordiziako Hitza

Ludoteka ibiltariaren bigarren saioa egingo dute bihar

Berritsu eta Txelotxe ludotekak kalera irtengo dira bihar, eta Igartzako oinezkoen pasealekuan egingo dituzte ekintzak. Herriko auzo guztietara zabaldu nahi dute ludoteka zerbitzua, baina oraingoz erdigunean eta Ezkiaga auzoan bakarrik eskaintzen dute...

Eskeine Legorburu

Film laburren lehiaketa antolatu dute

Euskarazko komunikazioa eta elkarbizitza bultzetzeko asmoz, Beasaingo film laburren lehiaketa antolatu dute Akkua eta taZEBAez enpresek. Txapelketan Beasaingo ikastetxeetan ikasten duten D.B.Hko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko ikasleek parte h...

Eskeine Legorburu

Egitarau berezia prestatu dute Aste Santurako Eizu gaztelekuan

Ekintza bereziak antolatu dituzte Aste Santuko oporretarako Eizu gaztelekuko arduradunek. Aste honetan egingo dituzte lehen ekintzak, eta jai egunen ondoren jarraituko dute. Gaur mugikorrarekin ateratako argazki rallya egingo dute, eta datorren astean,...

Eskeine Legorburu

Lankidetza proiektuak garatzeko diru laguntzak eskatu daitezke

Garatze bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak garatzeko diru languntzak eskatzeko epea ireki du Beasaingo Udalak. Aurten gainera, hainbat aldaketa egin dituzte eskaerak egiteko oinarrietan. Udalak eta herriko taldeek eta erakundeek hartu dute aldaketak egiteko erabakia. Aldaketa horien ondorioz, herriko erakundeei eta elkarteei laguntza gehiago emango zaie aurten. Hala, proiektua baloratzeko kontuan hartzen diren 100 puntutatik erdiak lortzeko aukera izango dute herriko taldeek. Malu Valles Ongizate zinegotziak aurreko ostiralean egin zen udalbatzan azaldu zuenez, erakundeek Beasainen duten eragina 50 punturekin neurtuko da aurrerantzean. Puntu horiek lortzeko beasaindarren partaidetza eta elkarlaguntza bultzatzeko egindako ekintzak, sentiberatze ekintzak, elkartean herriko gazte languntzaileak aritzea eta Beasaingo Boluntario Egunean parte hartu izana hartuko dira kontuan. Gainerako 50 puntuak proiektuaren xehetasunen arabera banatuko ditu Beasaingo Udalak. Gazte laguntzaileei bekak Udalak zehaztutako laguntzen barruan gazte laguntzaileentzako bekak ere sartuko dira. Udalak emandako laguntza bidaiaren joan-etorri gastuak ordaintzeko erabili ahalko dute kooperanteek eta, gehienez ere, 3.000 euroko laguntza jaso ahalko du eskatzaile bakoitzak. Eskaera apirilaren 29a baino lehen egin behar da. Hondamendi naturalek, gatazka armatuek eta antzeko gertaerek eraginda larrialdi eta hondamendi egoeran dauden pertsonei laguntzeko eskaerak ere egin daitezke Beasaingo Udalean urriaren 29ra arte. Laguntzen eskaera orriak Beasaingo Ongizate sailean aurkeztu behar dira. Informazio gehiago jasotzeko Beasaingo Udalera [...]

Eskeine Legorburu

Gaur ospatu dituzte inauteriak Lizeoan eta Andramendi ikastolan

Andramendi Ikastolan eta Alkartasuna Lizeoan gaur ospatu dituzte inauteriak. Euskal inauteriak irudikatu dituzte Andramendin eta ikastola aurrean hainbat dantza ere egin dituzte gurasoen aurrean ikasleek eta irakasleek. Alkartasuna Lizeoan berriz, dene...

Eskeine Legorburu

Heldu eta gazte elkarrekin

Beasaingo Andramendi Ikastolako haurrak Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko bazkideekin elkartu dira, elkarrekin arratsaldea igaro eta lehengo jolasteko moduak eta oraingoak elkarrekin partekatzeko. Bingoan jolastuz hasi dute arratsaldea, eta etxera j...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa